2013ko udal aurrekontuak aztertuko dira gaurko plenoan

Baleike 2012ko abe. 26a, 10:14

Ez ohiko plenoa deitu du Iñaki Agirrezabalaga alkateak gaur arratsalderako (19:00etan). Udal Gobernuak 2013rako prestatu dituen aurrekontuen eztabaida eta bozketa egingo da, besteak beste. Hemen daukazue gai zerrenda:1.- Aurreko bileretako akten onarpena, bidezko bada.

2.- Ogasuna

2.1.- Irizpena: 2013 ekitaldirako aurrekontuak onartzea, bidezko bada.

2.2.- Irizpena: 2012ko abenduaren aparteko ordainsariaren kreditua ez erabilgarritzat aitortzea, bidezko bada.

3 .- Hirigintza

3.1.-Irizpena: Zumaian ekitaldi zibilak egiteko udal ordenantza behin-behineko izaeraz onartzea, bidezko bada.

3.2.- Proposamena: 07 HA-Ardantzabideko 7.1 eta 7.2 partzelak eskualdatzeko eta 02 HA-Puntanoetan estalitako frontoia eraikitzeko espedientea: behin betiko esleipena onartzea, bidezko bada.

4.- Euskara

4.1.- Irizpena: Zumaiako Udalean kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak onartzea, bidezko bada.

5.- Mozioak

5.1.-Alzheimerrari buruzkoa

5.2.-Etxegabetzeen egoera larriari buruzkoa

5.3.- Parot doktrinari buruzkoa.