'Korto' lehiaketa Torreberri Gaztetxian

Baleike 2012ko abe. 23a, 08:54

Abenduaren 27an, osteguna, laburmetraia lehiaketa izango da Zumaiako Torreberri Gaztetxian. Taldekako lehiaketa izango da, eta gaia bezperan jakinaraziko da (22:00etan), e-mail bidez. Izen-emateko bidali mezu bat galernasarean@gmail.com helbidera.