Andremaritik jaitsiko da aurten Olentzero

Baleike 2012ko abe. 20a, 10:44

Abenduaren 24an Andremaritik jaitsiko da Olentzero herrira (17:00etan), itsasotik datorren Gomezago lagunarekin bat egin eta herriko kaleetan neguko jaia ospatzeko. Joaldunak eta trikitilariak izango dituzte lagun, eta txotx ere egingo dute Beheko plazan.