Ohiko osoko bilkura egingo da arratsaldean

baleike 2017-09-28 12:54   Politika

Ohiko osoko bilkura egingo da arratsaldean

Ohiko legez, hileko azken ostegunean, ohiko osoko bilkura egingo da udaletxean, 18:00etan.

Kataluniako Erreferendumaren harira, zenbait ekitaldi antolatu ditu Zumaiako Gure Esku Dago-k

baleike 2017-09-27 14:57   Politika

Kataluniako Erreferendumaren harira, zenbait ekitaldi antolatu ditu Zumaiako Gure Esku Dago-k

Igandean egingo dute Katalunian erreferenduma, eta hori dela eta, ostiralerako eta iganderako zenbait ekitaldi antolatu ditu Zumaiako Gure Esku Dago taldeak.

“Kataluniako herriak erakutsi du hau ez dela alderdien kontua eta botoa eman nahi duela”

Jone Guenetxea/Tokikom 2017-09-22 13:33   Politika

“Kataluniako herriak erakutsi du hau ez dela alderdien kontua eta botoa eman nahi duela”

Francesc Fàbregas El Vallenc tokiko aldizkariko zuzendariari elkartasun mezua helarazio dio Tokikom-ek Valls herrian duten egoitza bisitatuz. Irailaren 9an Guardia Zibila astekariaren egoitzara sartu zen, eta dokumentazioa eta Fàbregasen ordenagailua eraman zituzten. Ordutik, giroa zeharo nahasi da Katalunian. Besteak beste, eguaztenean Generalitateko kargudunak atxilotu zituzten eta 40 miaketa egin zituzten.

Palestina eta errefuxiatu palestinarren inguruan arituko dira bihar Gaztetxean

Baleike 2017-09-21 08:00   Politika

Palestina eta errefuxiatu palestinarren inguruan arituko dira bihar Gaztetxean

Palestina eta errefuxiatu palestinarraren gaia izango dute bihar hizpide Torreberri Gaztetxean. Mahaingurua izango da, baina baita luntxa eta musika saioak ere. 

BIDEOA: Dozenaka lagun bildu dira Kataluniako erreferendumaren alde

Baleike 2017-09-20 20:50   Politika

Katalunian gaur gertatu diren atxiloketei erantzun eta erreferendumari babesa adierazteko dozenaka zumaiar bildu dira Magnolioaren aurrean, eskuetan bozketako paperak eta larrosak zituztela. Elkarretaratzeari amaiera emateko Agure zaharra (Lluis Llach, Gorka Knorr eta Xabier Lete) abestia kantatu dute. Bideoan ikus dezakezue.

Kontzentrazio-deia egin dute Kataluniako gertakariak direla eta

Baleike 2017-09-20 15:21   Politika

Kontzentrazio-deia egin dute Kataluniako gertakariak direla eta

Kataluniako gertakariak direla eta, gaur 20:00etan Magnolioaren aurrean biltzeko deialdi bateratua egin dute Gure Esku Dagok, ELA, LAB eta ESK sindikatuek, eta EAJ eta EHBildu alderdiek, Demokrazia. Herritarrok dugu hitza lelopean.

Zumaiako hainbat herritarrek bat egin dute Kataluniako herriarekin Diada egunean

Baleike 2017-09-11 21:41   Politika

Zumaiako hainbat herritarrek bat egin dute Kataluniako herriarekin Diada egunean

Diada egunean eta Zumaiako Gure Esku Dagok deituta, hainbat herritar bildu dira Moilaberriko zubiaren parean argazkia atera eta, haren bidez, Kataluniako herriari babesa adierazteko. Horrez gain, irailaren 16an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. 

We ere ❤ CAT

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-09-08 23:20   Politika

We ere ❤ CAT

Politikari debekuzale eta zigorzaleak ez ditugulako maite ez hemen, ez inon. Herritarren parte-hartze librea da bidea.

Kataluniari elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2017-09-08 16:52   Politika

Kataluniari elkartasuna

Datorren astelehenean, irailak 11, Diada eguna ospatuko du Kataluniak. Aurtengoa berezia izango da, beren etorkizuna erabakitzeko galdeketaren aurretik datorrelako. Jasotzen ari diren eraso eta oztopo guztien gainetik, gure indarra eta babesa helarazi nahi diegu.

Bartzelonako eta Cambrilseko eraso terroristak gaitzesteko elkarretaratzea egin da

Bartzelonako eta Cambrilseko eraso terroristak gaitzesteko elkarretaratzea egin da

Baleike 2017-08-18 12:36   Politika

Euskal Herriko beste udalerrietan egin bezala, atzo eta gaur goizaldera bitartean Bartzelonan eta Cambrilsen (Katalunian) izandako eraso terroristak gaitzesteko elkarretaratzea egin da. Udaletxe aurrean bildu dira udal ordezkariak eta herritarrak eta bost minutuko isilunea gorde dute. 

Bartzelonako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egingo du Udalak gaur 12:00etan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-08-18 09:39   Politika

Atzo arratsaldean Bartzelonan izan zen atentatuaren harira, Zumaiako Udalak gaitzespen irmoa azaldu du eta biktimei zein horien senideei dolumina eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo du gaur.

Udaletxeko banderak lekuz aldatu dituzte

Udaletxeko banderak lekuz aldatu dituzte

Baleike 2017-08-08 13:56   Politika

Espainiako Gobernuak EAEn nuen ordezkariak, Carlos Urquijok, aurkeztutako salaketa bat medio, Zumaiako Udalak Espainiako bandera jarri behar izan zuen udaletxean. 2014ko uztailean jarri zuten bandera hau eta, haien alboan, ikurrina eta herrikoa. Bandera hauek udaletxeko sarreraren gaineran jarri zituzten. Orain udaletxeko balkoira eraman beharrean aurkitu dira. 

Galdakaoko manifestaziora joateko autobusa izango da

Baleike 2017-08-01 21:36   Politika

Galdakaoko manifestaziora joateko autobusa izango da

Badajozeko espetxean hil zen Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean, Erribera kalean, magnio aurrean. Galdakao jaioterritik ehunka kilometrora hil zen del Hoyo bihotzeko batek jota. Horren aurrean hainbat elkarretaratze egin dira Euskal Herriko hainbat herrietan. 

Asier Blas: “Errefuxiatuak esku-hartze inperialistek sortutako gerren ondorio zuzena dira”

Erabiltzailearen aurpegia Iparra Zumaia 2017-08-01 13:57   Politika

Asier Blas: “Errefuxiatuak esku-hartze inperialistek sortutako gerren ondorio zuzena dira”

Iparra gazte mugimenduak antolaturik, ostiralean Asier Blas politologo eta EHUko Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakasleak errefuxiatuen krisiaz hitzaldia eman zuen Zumaiako Torreberri Gaztetxian. Berrogei pertsona inguru gerturatu ziren bertara eta errefuxiatuen krisiaz gain, gerrak, geopolitika eta eskuin muturraren gorakada ere izan zituzten mintzagai, besteak beste.

Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur

Baleike 2017-08-01 09:35   Politika

Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur

Espetxean atzo zendu zen Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko hainbat ekintza egingo dira Kalera Kalera dinamikak deituta. Gaur bertan, 20:00etan, elkarretaratzea egingo da Erribera kalean, magnolio aurrean.