EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak

Baleike 2015-05-24 21:18   Politika

EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak

EAJ-PNVren zerrenda izan da gaurko udal hauteskundeetan boto gehien eskuratu duena, EH Bilduri lehen postua kenduz. EAJk 2.152 boto jaso ditu eta EH Bilduk 2.077. PSEk 490 boto jaso ditu. Emaitza hauekin, EAJk sei zinegotzi izango ditu. EH Bilduk beste sei, eta PSEk bat. Oier Korta izango da hurrengo alkatea.

Parte hartzea nabarmen igo da Zumaian udal hauteskundeetan

Baleike 2015-05-24 18:58   Politika

Parte hartzea nabarmen igo da Zumaian udal hauteskundeetan

Zumaian nabarmen egin du gora herritarren parte hartzeak udal hauteskundeetan; 18:00etako datua da lau puntu eta erdi egin duela gora duela 2011rekin alderatuta.

2011ko udal hauteskundeetako emaitzak

Baleike 2015-05-24 13:02   Politika

2011ko udal hauteskundeetako emaitzak

Duela lau urte Bilduk irabazi zituen hauteskundeak Zumaian, 2.057 boto eskuratuta. EAJk 1.480 boto jaso zituen, eta PSE izan zen hirugarren, 512rekin. Berriak egindako infograma honetan ikus ditzakezue orduko emaitzak.

Oier Kortak (EAJ) eta Alex Olidenek (EH Bildu) bozkatu dute dagoeneko

Baleike 2015-05-24 12:32   Politika

Oier Kortak (EAJ) eta Alex Olidenek (EH Bildu) bozkatu dute dagoeneko

Normaltasunez doa oraingoz udal hauteskunde eguna Zumaian. Bi astez hautagaien ideak eta proposamenak entzun eta irakurri ondoren, herritarren txanda da gaur, eta ari dira pixkanaka hautesontziak betetzen. 

Oier Kortaren elkarrizketa digitala osorik

Elkarrizketa online 2015-05-20 18:00

Oier Kortaren elkarrizketa digitala osorik

Lau ordu pasa egin ditu Oier Kortak herritarren galderak erantzuten, 52 guztira. Beste mordoxka gelditu dira erantzun gabe, ez elkarrizketatuaren gogo faltagatik, denboran asko luzatu garelako. Eskerrik asko galderak egin dituzuen guztioi. Seguru izango direla aukera gehiago etorkizunean denon artean horrelako elkarrizketa gehiago egiteko. Hemen irakur dezakezue elkarrizketa digitala osorik.   

Alex Olidenen elkarrizketa digitala osorik

Elkarrizketa online 2015-05-15 11:46

Alex Olidenen elkarrizketa digitala osorik

Hemen irakur dezakezue Alex Olideni egindako elkarrizketa digitala. Bi ordu eta erdi pasa egin ditu Alex Olidenek (EH Bildu) zuen galdera guztiak erantzuten.

Legealdia amaitzeko, argazkia elkarrekin

Baleike 2015-05-21 20:37   Politika

Legealdia amaitzeko, argazkia elkarrekin

Igandeko hauteskundeen atarian, azken plenoa egin dute legealdi honetan zinegotzi izan ziren 13 kideek. Guztientzat izan da azken saioa ardura hauetan, inor ez baita zerrendetan berriro aurkeztu aurreko postuetan. Amaieran, argazkia atera dute denek elkarrekin.

Maiatzeko plenoa egingo da gaur arratsaldean

Baleike 2015-05-21 10:04   Politika

Gaur, 19:00etan hasita, maiatzeko plenoa egingo da udaletxean. 

Herritarren galderak erantzuteko prest dago Oier Korta

Baleike 2015-05-20 17:42   Politika

Herritarren galderak erantzuteko prest dago Oier Korta

Herritarrek bidalitako galderak erantzuten hasiko da Oier Korta (EAJ) baleike.eus-ek antolatutako elkarrizketa digitalean.

Gasteizko herri harresian Ertzaintzak hiru zumaiar desobediente atxilotu ditu

Erabiltzailearen aurpegia zumaialibre 2015-05-20 08:07   Politika

Gasteizko herri harresian Ertzaintzak hiru zumaiar desobediente atxilotu ditu. Zumaiako Libre mugimenduak, ehun bat herritarren babesean, desobedientziaren aldeko apostua berretsi du, inposatutako lege injustuak behin betiko indargabetu arte.

Alex Oliden hasi da galderak erantzuten

Baleike 2015-05-19 17:57   Politika

Alex Oliden hasi da galderak erantzuten

EH Bilduren hautagai Alex Oliden Baleikeren bulegoan dago jadanik, eta hasi da galderak erantzuten. Ordubetean, ahalik eta galdera gehien erantzuten saiatuko da.

Hautes mahaietan aldaketak

Baleike 2015-05-18 19:42   Politika

Oikiarrek Oikiako Eskolan eman beharko dute botoa hemendik aurrera, eta Alai eta Aitzuri kaleko bizilagunek Herri Eskolako 6. sekzioan.

Zumaiatik ere #Free7!

Zumaia Libre 2015-05-18 19:39   Politika

Gaur goizean Ertzaintzak hiru zumaiar atxilotu ditu Gasteizko herri harresia-n, beste 20 bat lagunekin batera. Zumaia Librek ondorengo oharra kaleratu du Gasteizen gertatutakoaren harira:

PSE-EE: “Alkatetzara heltzean onartuta egon eta Bilduren utzikeriagatik egin ez diren proiektuak garatuko ditugu”

Baleike 2015-05-16 12:58   Politika

PSE-EE: “Alkatetzara heltzean onartuta egon eta Bilduren utzikeriagatik egin ez diren proiektuak garatuko ditugu”

Torreberri aterpean eman zuen atzo PSE-EEko alkategai Arritxu Marañonek maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako prestatu duten berri. Gardentasuna behar-beharrezkoa dela adierazi zuen eta behin alkatetzara heltzen direnean dagoeneko martxan dauden proiektuak abiaraziko dituztela.

Zeferino Peña gogoratuko dute gaur, bere hilketaren 35. urteurrenean

Baleike 2015-05-16 09:05   Politika

Gaur, maiatzak 16, ETAk Zeferino Peña erahil zuenaren 35 urte betetzen dira. Errakuntzazko hilketa izan zen, zortzi egun geroago, maiatzaren 24an, ETAk berak aitortu zuenez. Bere senitartekoek eta lagunek gogoan izango dute gaur, 12:30ean, Arroa Beheko elizan egingo den mezan. Ondoren lore eskaintza egingo diote Arroa Goiko kanposantuan.

Hauteskundeetako debateak eman zuena

Baleike 2015-05-15 14:41   Politika

Hauteskundeetako debateak eman zuena

Udal hauteskundeetako debatea egin zuten atzo EH Bildu eta EAJ-PNVko hautagai Alex Oliden eta Oier Kortak. Baleikeko zuzendari Gorka Zabaletak moderatu zuen debateak herritarren interesa piztu zuen. Orain lau urte bezala, Alondegiko Oxford aretoa txiki geratu zen bertaratu zen jendearekin. Beste askok zuzenean jarraitu zuten streaming bidez www.baleike.eus helbidean.

BIDEOA: Alkategaien debatea osorik

Baleike 2015-05-15 10:49   Politika

Atzo ez bazenuten Oier Korta (EAJ) eta Alex Olidenen (EH Bildu) arteko debatea jarraitzeko aukerarik izan, edo berriro ikusi nahi baduzue, hemen daukazue bideoa. Oharra: lehen minutuan (aurkezpenean) soinua ez da ondo entzuten, baina hortik aurrera bai.

Markel Olano izango da igande goizean Zumaian, EAJk antolatutako ekitaldian

Baleike 2015-05-14 16:00   Politika

Gipuzkoako Diputatu Nagusirako EAJren hautagai Markel Olano Zumaian izango da igande goizean, herriko alkategai Oier Kortarekin batera, EAJk antolatutako ekitaldian.

Alkategaien debatea zuzenean baleike.eus-en

Baleike 2015-05-14 15:55   Politika

Hemen ikus dezakezue Alex Oliden (EH Bildu) eta Oier Korta (EAJ-PNV) alkategaien arteko debatea, maiatzaren 14ko 18:30etik aurrera. Debatearen ondoren hautagaiei galderak egin nahi badizkiezue, bidali twitter bidez #debateazumaia etiketarekin. 

Bihar egingo du EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015-05-14 15:52   Politika

Bihar, ostirala, egingo du Zumaiako EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia. Ekitaldia 19:30ean izango da Amaia plazan.