Gure Esku Dagoren ekitaldiko argazkiak baleike.eusen

Baleike 2015-06-21 15:17   Politika

Gure Esku Dagoren igandeko ekitaldian egon eta zuen argazkiak baleike.eus atarian agertzea nahi baduzue, bidali zuen irudiak aldizkaria@baleike.eus helbidera eta Twitter bidez @baleike-ra

Inpernupe Libre: Kontzentrazioa Zarauzko ekitaldiaren atarian

Inpernupe Libre: Kontzentrazioa Zarauzko ekitaldiaren atarian

Baleike 2015-06-19 22:45   Politika

Ostegun eguerdian Espainiako Auzitegi Gorenak 'herriko tabernak' konfiskatzea berretsi zuenetik ekitaldiak burutu dira erabaki hori salatzeko. Atzo arratsaldea manifestazioa egin bazen, gaur kontzentrazioa egin da ixteko arriskuan dagoen Inpernuperen aurrean. Hau dena larunbat goizean Zarautzen (11:00etan, Musika plazan) egingo den ekitaldi handiaren bezperan gertatu da. 

Kontzentrazioa egingo da gaur Inpernupe ixteko erabakia dela-eta

Baleike 2015-06-19 08:16   Politika

Kontzentrazioa egingo da gaur Inpernupe ixteko erabakia dela-eta

Inpernupe ixteko erabakia dela eta, gaur, ekainaren 19a, ostirala, 19:30ean kontzentrazioa egingo da Inpernuperen aurrean eta Inpernupe Elkarteak dei egiten die parte hartzera zumaiar guztiei. Halaber, bihar, ekainaren 20a, larunbata, agerraldia egingo da Zarauzko Musika plazan, goizeko 11:00etan.

Inpernupe ixteko erabakiaren aurkako manifestazioa egin da herrian zehar

Inpernupe ixteko erabakiaren aurkako manifestazioa egin da herrian zehar

Baleike 2015-06-18 23:34   Politika

Eguerdian jakin da Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia. Euskal Herri osoko 107 'herriko taberna' eta elkarte, tartean Zumaiako Inpernupe', konfiskatzeko agindua berretsi du auzitegi honek. Erabaki honen arabera, Auzitegi Nazionalaren esku geratzen da azken erabakia hartzea. 

'Herriko tabernak' konfiskatzea berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak

Baleike 2015-06-18 14:58   Politika

'Herriko tabernak' konfiskatzea berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak

Ostegun eguerdian jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak 107 'Herriko Tabernak', tartean Zumaiako Inpernupe, konfiskatzeko agindua, Auzitegi Nazionalak eskatzen zuen bezala. 

Gure Esku Dagoren jai handira joateko autobus eta tren bereziak izango dira

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-06-17 17:02   Politika

'Gaur hautesontzia, bihar erabakia' leloarekin Gure Esku Dagoren festa handiak egingo dira Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean igande honetan. Donostiara joateko joan-etorriko autobus eta tren bereziak jarriko dira. 

Oier Korta: "Programaren ildoak martxan jarri aurretik, Udalaren egoera zein den jakiteko auditoria bat egingo dugu"

Baleike 2015-06-13 16:05   Politika

Oier Korta: "Programaren ildoak martxan jarri aurretik, Udalaren egoera zein den jakiteko auditoria bat egingo dugu"

Oier Korta izendatu dute gaur Zumaiako alkate datozen lau urteetarako. Izendatu eta berehala familiartekoen, lagunen eta, baita ere, besarkadak eta bostekoak jaso ditu. Behin pleno aretoa hustu denean arnas pixka bat hartu eta galdera batzuk erantzuteko denbora izan du alkate berriak. “Lau urteko lan saio potoloa hasten da orain”.

Oier Korta da Zumaiako alkate berria

Baleike 2015-06-13 13:01   Politika

Oier Korta da Zumaiako alkate berria

Maiatzak 24ko Udal Hauteskundeen ondoren sortutako udalbatza berria eratu da Plenoan eta ondoren Oier Korta izendatu dute Zumaiako alkate, EAJ-PNVren aldeko botoekin.

Maria Eugenia Arrizabalaga izango da EAJren bozeramaile Batzar Nagusietan

Baleike 2015-06-12 11:36   Politika

Maria Eugenia Arrizabalaga izango da EAJ-PNVren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan legealdi berrian. Zumaiako alkate ohia (2003-2007 legealdian izan zen alkate), GBBko bozeramailea eta legebiltzarkidea da gaur egun.

Oier Korta: "Denentzako gobernatuko dut, inor baztertu gabe"

Baleike 2015-06-11 08:09   Politika

Oier Korta: "Denentzako gobernatuko dut, inor baztertu gabe"

Ezusteko handirik ez bada, Oier Korta izango da Zumaiako alkate datozen lau urteetan. Maiatzeko hauteskundeetan Korta hautagai zuen EAJ-PNVren zerrenda izan zen boto gehiena jaso zuena, 6 zinegotzirekin. EH Bilduk ere 6 zinegotzi ditu, baina 75 boto gutxiago, eta PSE-EEk zinegotzi bakarra. Larunbatean egingo da alkate berria izendatzeko plenoa (11:00etan). 

Gure Esku Dagoren batzar irekia egingo da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-06-10 16:47   Politika

Ekainaren 21a egun handia izango da erabakitze eskubidearen aldeko aldarrian.

Inpernupe ez ixtea aldarrikatu dute Libre egunean

Baleike 2015-06-06 19:26   Politika

Inpernupe ez ixtea aldarrikatu dute Libre egunean

Inpernupe Elkartearen egoitza, eta Euskal Herriko beste 113 taberna eta elkarte ixteko arriskuaren aurrean, Libre Eguna burutzen ari da gaur Zumaian. Hondartzako futbol partidak, kalejirak, bazkaria eta erromeria egin dira egunean zehar eta argazkia atera Inpernuperen aurrean. 'Inpernupe ez dute itxiko!' leloa zeraman pankarta batean jarri dira hainbat herritar, argazkian ikus daitekeen bezala. 

Andoitz Korta: “Barkamen eskaera berandu dator, baina ongietorria da"

Baleike 2015-06-06 10:44   Politika

Iñigo Urkullu lehendakaria hainbat biktima eta biktima elkarterekin elkartu zen atzo Donostian. Han euskal instituzioek biktimekiko izandako jarreraren errepaso kritikoa egin zuen eta baita hauei barkamena eskatu ere, Jaurlaritzak “lehenago eta hobeto” erreakzionatu behar zuelako bere esanetan.

Gure Esku Dagok mahaia jarriko du asteburuan Erribera kalean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-06-05 17:30   Politika

Bi aste besterik ez dira falta Gure Esku Dagoren aldarrikapen handia egin eta Donostian saretu guztiok elkartzeko. 33.000 lagunek Anoeta beteko dugu, eta Donostia erabakia ehuntzeko kolorez jantziko dugu. Festak eta atxikimenduak bat egingo dute, eta ahaztezina izango den eguna biziko dugu.

Ekainaren 21erako saretu eta sarrerak eskuratu

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-05-29 21:26   Politika

Ekainak 21eko egun handia gero eta gertuago dagoen honetan, jada giroa berotzen hasi gara. 800 lagun saretu gara Zumaian, eta oraindik ere bada txartela bete gabe dagoenik ere. Datozen aste buru guztietan kalean izango gara, eta hor izango da erabakitze eskubidearen aldeko oihaletan parte hartzeko aukera.

Maiatzaren 30ean “Euskal Herria Arraundeguorl” egun internazionalista ospatuko dugu Zumaian

ernaizumaia 2015-05-27 10:53   Politika

Maiatzaren 30ean “Euskal Herria Arraundeguorl” egun internazionalista ospatuko dugu Zumaian

Pasa den urtean Arrankudiagan egin bezala, datorren maiatzaren 30ean Ernai gazte antolakundeak eta Askapena erakunde internazionalistak elkarlanean “Euskal Herria Arraundeguorl” egun internazionalista antolatu dugu Zumaian.

Oier Kortak eskerrak ematen dizkie zumaiarrei emandako babesagatik

Baleike 2015-05-26 16:51   Politika

Zumaiako EAJ-PNVren alkatetzarako hautagai, Oier Kortak eskerrak eman dizkie "alderdiaren, zinegotzi taldearen eta bere izenean" igandeko hauteskundeetan hautagaitza jeltzaleari babesa eman zieten guztie. 

Hauek dira legealdi berriko hamahiru zinegotziak

Baleike 2015-05-26 09:46   Politika

Ekainaren 13an egingo da alkate berria izendatzeko batzarra udaletxeko areto nagusian, eta ondoren beste hilabete izango du alkateak ardura berriak izendatzeko. Hauek dira legealdi berrian Zumaiako Udalean ardura politikoa izango duten hamahiru zinegotziak.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Hauteskundeetako emaitzen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015-05-25 14:13   Politika

Zumaiako EH Bildutik gure zorion zintzoenak EAJri, hauteskundeak irabazi baititu. EAJk igoera ikaragarria izan du eta baditu pozik egoteko motiboak.

Oier Korta: "Ziaboga eman dugu, eta banderak ekarri ere bai"

Baleike 2015-05-24 23:37   Politika

Festa giroan ospatu dute udal hauteskundeetan lortutako garaipena EAJko kideek, batzokian. Txanpain botila zabaldu berri, lehen hitzak eskatu dizkiogu Oier Kortari. Bideoan jaso ditugu.