Larunbatean Getarian egingo den Libre Egunean parte hartzeko deia egiten du Inpernupek

Baleike 2015-09-08 07:49   Politika

Larunbatean Getarian egingo den Libre Egunean parte hartzeko deia egiten du Inpernupek

Larunbatean, irailak 12, Libre Eguna ospatuko da Getarian. Kulturari eta politikari aterik ez ixteko eskatzeko, Urola Kostako herriko tabernak libre eta zabalik jarraitzeko, hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar.

Jaurlaritzak zerrendatutako Zumaiako biktimak

Baleike 2015-09-05 12:10   Politika

Hemen daukazue Eusko Jaurlaritzak Zumaiako biktimekin osatu duen zerrenda: Zumaia

Bakebidean urratsak egiteko eskatu die Urkullu lehendakariak alkateei

Baleike 2015-09-04 20:11   Politika

Bakebidean urratsak egiteko eskatu die Urkullu lehendakariak alkateei

EAEko 128 herrietako alkateekin bildu da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria, Oier Korta Zumaiako alkatea tartean. Indarkeriaren ondorioz herri bakoitzean hil direnen zerrendak banatu dizkie, eta bakebidean urratsak egiteko eskatu.

"Hemendik aurrera ere Inpernuperen proiektuak segida izango du"

Baleike 2015-08-10 11:08   Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak erabakatitako itxiera eta dekomisoaren laino beltza une batez alde batera utzi eta festa giroan ospatu zuen Inpernupek bere 29. urteurrena. Goizean hasi eta iluntzera bitartean luzatu ziren ekitaldiak.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

"Aurrera begiratu behar da, gorrotorik gabe, baina, baita ere, axolagabekeriarik gabe"

Baleike 2015-08-08 14:35   Politika

"Aurrera begiratu behar da, gorrotorik gabe, baina, baita ere, axolagabekeriarik gabe"

"Gauzak nahi baino makalago" doazela onartu du Jesus Mari Mujikak, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioko bozeramaileak, omenaldia amaitu eta berehala Korta enpresaren sarreran kazetariei zuzendutako hitzetan. Makal joanda ere, bizikidetza baketsuaren alde lan egiterakoan bi gauza kontutan izan behar direla azaldu du: "aurrera begiratu behar da, gorrotorik gabe, baina, baita ere, axolagabekeriarik gabe. Hori posible izango da baldin eta bizi izan dugun hori zintzo aztertu eta agertzen badugu". 

Joxe Mari Korta gogoratu dute bere hilketaren 15. urteurrenean

Baleike 2015-08-08 14:11   Politika

Joxe Mari Korta gogoratu dute bere hilketaren 15. urteurrenean

2000. urteko abuztuaren 8an hil zuen ETAk Joxe Mari Korta enpresari zumaiarra. Abertzalea, euskalzalea eta pertsona herrikoia, bere enpresaren aurrean jarritako bonba-auto baten leherketaren ondorioz hil zen. Aurten hilketaren 15. urteurrena betetzen da eta, urtero bezala, familiartekoak, lagunak, herritarrak eta politika eta enpresa mundutako ordezkariak enpresaren aurrean ezarritako monolitoaren aurrean bildu dira Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak gonbidatuta. 

Zumaiako Udal Gobernuaren (EAJ) eta PSOE-ren Aitorpen Instituzionala, Joxe Mari Kortaren 15. urteurrenean

zumaiakoudala 2015-08-08 13:25   Politika

JM Kortaren hilketaren 15. urteurrenean, udal agintaldi berri batekin bat etorriz, elkarbizitza sanoa sustatu asmoz, gure artean oraindik ere memoria eta autokritika zintzoa egitearen ariketa falta dela iritzita, udal talde guztiok onartzeko asmoz honako adierazpen aurkeztu dugu, elkarrekin onartzeko asmoz. Ez da baina aurtengoan posible izan denak bat etortzea adierazpena herriratzerakoan. 15 urtetan posible izan ez dena, 16.ean posible izango denaren itxaropena ez dugu galtzen. EAJ-k osatzen duen Udal Gobernuak eta PSOEko zinegotziak onartutako adierazpena.

Joxe Mari Korta gogoan izango dute Gorostiagan larunbatean egingo den omenaldi ekitaldian

Baleike 2015-08-06 16:54   Politika

Orain 15 urte, 2000. urteko abuztuaren 8an, ETAK bonba-auto baten bidez erahil zuen Joxe Mari Korta industriaria. Urtero bezala, urteurreneko egunean, familiarteko, lagun eta, oro har, herritarrak Korta enpresaren aurrean elkartuko dira ADEGIko lehendakaria zena omendu eta gogoratzeko. 

Xabier Garmendia EAJko zinegotziak uko egin dio dagokion ordainsariari

Baleike 2015-08-06 10:45   Politika

Urola Kostako Hitzak eman du albiste horren berri. Uztailaren 14an aurkeztutako dokumentu batean jakitera eman zuen bere erabakia. Beraz, zinegotzi izategatik, informazio eta gobernu batzordeetara  eta udalbatzarretara joateagatik eta bozeramaile edo batzordeburu izategatik ez duela ordainsaririk jaso nahi. “Dagokidan diruarekin, udalak ondoen dagokiona egin dezake” esanez amaitu zuen zinegotziak bere idatzia.

Inpernupek bere 29. urteurrena ospatuko du abuztuaren 9an

Baleike 2015-08-02 12:42   Politika

Inpernupek bere 29. urteurrena ospatuko du abuztuaren 9an

'Zarrailarik ez duena ezin da itxi' lelopean ospatuko du Inpernupek bere 29. urteurrena, Espainiako Auzitegi Gorenak agindutako itxiera eta konfiskazioaren meatxupean. Datorren igandean, abuztuaren 9an, izango dira ospakizunak, Erribera kalean.

Joseba Egibarren hitzaldia gaur Alondegian

Baleike 2015-07-30 10:13   Politika

EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek hitzaldia emango du gaur Alondegian (19:30ean), gaur egungo egoera politikoaz.

Inpernuperen itxiera eta inkautazioaren aurka agertu dira EAJ eta EH Bildu

Baleike 2015-07-28 11:20   Politika

Inpernuperen itxiera eta inkautazioaren aurka agertu dira EAJ eta EH Bildu

Herriko tabernen auzia atzo egin zen Udaleko ezohiko plenora heldu zen. Hasiera batean EAJk eta EH Bilduk honen inguruko proposamen propioak aurkeztekoak baziren ere, azkenean mozio bateratua aurkeztu zuten. Bi alderdien aldeko botoa jaso zuen eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen.

Udalaren ezohiko plenoa egingo da gaur arratsaldean

Baleike 2015-07-27 12:07   Politika

Gaur, 18:00etan hasita, Udalaren ezohiko plenoa egingo da. Eguneko gai ordenean Oikiko eskola berria egiteko lursaila Eusko Jaurlaritzaren esku uztea eta Herriko Tabernen inguruko bi proposamen aurkitzen dira, besteak beste.

Iñaki Agirrezabalaga alkate ohiaren gutuna, soldatak direla eta

Baleike 2015-07-17 10:30   Politika

Zoritxarrez, nire izena agertoki publikora azaleratua izan da, udalean dauden egungo kargu publikoek jaso beharreko soldataren harira, gaia beste norabide batean jartzeko helburuarekin.

Alkatearen soldata igoerak eragin du legealdiko lehen eztabaida

Baleike 2015-07-10 10:17   Politika

Alkatearen soldata igoerak eragin du legealdiko lehen eztabaida

Udal batzorde eta organo publikoetako arduradun eta ordezkarien izendapenez gain, alkatearen eta bi zinegotzi liberatuen soldatak onartu ziren atzoko ez ohiko plenoan. Alkateak 54.897 euroko soldata gordina jasoko du, aurrekoak baino %33 gehiago; oposizioko buru Alex Oliden (EHBildu) kontra agertu zen.

Legegintzaldi berriko lehen plenoa egingo da gaur

Baleike 2015-07-09 12:11   Politika

Maiatzaren 24ko hauteskundeetatik ateratako udalbatzak lehen plenoa izango du, gaur, 18:00etan.

Mobilizazio Eguna egingo da larunbatean herrikoen auziaren sententzia salatzeko

Baleike 2015-06-26 23:49   Politika

Mobilizazio Eguna egingo da larunbatean herrikoen auziaren sententzia salatzeko

Herrikoen auziaren sententzia dela eta (Auzitegi Gorenak hainbat taberna eta elkarte konfiskatzeko agindua berretsi zuen), beste herrietan bezala, Zumaian ere mobilizazio-eguna izango da bihar, larunbata, ekainaren 27an. 

Inpernupeko bazkideen batzarra

Baleike 2015-06-24 16:53   Politika

Inpernupe Elkarteko Juntak batzar berezirako deia egiten die elkarteko bazkideei. Hauek dira batzarraren xehetasunak:

Zorionak eta esker ona!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015-06-24 15:39   Politika

Igandean Donostia erabakitze eskubidearen aldeko aldarriz bete genuen, eta bertan egon ginen berriro ere ehunka eta ehunka Zumaiar.

Jon Maia bertsoak Gure Esku Dagoren ekitaldian

Baleike 2015-06-22 12:49   Politika

Segidilla eder hau kantatu zuen atzo Jon Maiak Gure Esku Dagoren ekitaldian.