Argazki txokoa: banakako eta binakako lehiaketa


Argibideak

Inauterien bueltan, Udalak antolatutako Argazki Txokoa izan zen larunbatean. Era guztietako jantzi koloretsuak ikusi ahal izan ziren Oxford aretoan. Hemen bildu ditugu banakako eta binakako lehiaketako parte hartzaileak, eta ostegun eguerdira bitarte bozkatu ahal izango dira gustukoenak. Banakako edo binakako mozorro onenak 80 euroko saria izango du, eta Txopa tabernak eskainitako bi lagunentzako bazkaria zozkatuko du Baleikek bozketan parte hartzen dutenen artean.