Haurrentzako ipuin kontaketa saioa, asteazkenean, Alondegian

Baleike 2015-10-27 10:08   Kultura

Haurrentzako ipuin kontaketa saioa, asteazkenean, Alondegian

5 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako Liburutegi automatikoa izeneko ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar, asteazkena, Apika taldeak Alondegiko haur liburutegian. Saioa 17:30ean hasiko da. 

'Jai Alai Blues' pelikularen aurrestreinaldiko saioa izango da Zumaian urriaren 30ean

Baleike 2015-10-24 12:11   Kultura

Euskal Herritik Ameriketara joandako zestalarien historia eta istorioak kontatzen dituen Jai Alai Blues pelikula emango da datorren ostiralean, urriaren 30ean, Aita Mari zinean 19:00etan. Pelikula, berez, azaroaren 6an helduko da zine aretoera, baina, aurrez Gernikan egin bezala, Zumaian aurrestreinaldiko saio bakarra izango da astebete lehenago. Sarrerak salgai izango dira asteartetik aurrera turismo bulegoan 3 euroan.

'El desconocido' eta 'Amama', asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2015-10-22 19:28   Kultura

Pasa den asteburuko emanaldietan izandako arrakastaren ondoren, Amama pelikula ikusteko beste aukera bat izango da asteburuan. Larunbatean 19:30ean emango da eta igandean 17:00etan. Beste egunetan Luis Tosar aktorea buru duen El desconocido emango da: ostiralean eta larunbatean 22:15ean eta igandean eta astelehenean 19:30ean. 

Abenduaren 9tik 13ra egingo da aurtengo Klarinete Maratoia

Baleike 2015-10-22 13:32   Kultura

Abenduaren 9tik 13ra egingo da aurtengo Klarinete Maratoia

Abenduaren 9tik 13ra bitartean egingo da aurtengo Maratoi Klarinetea. 14. aldia izango du aurten Zumaiako Udal Musika Bandak antolatzen duen ekimen honek eta, aurreko 13etan bezala, ikastaroak, tailerrak, kontzertuak eta abar luze bat izango dira, beti ere, musika instrumentu honen inguruan. 

Ander Torriko zilarrezko mailako goleatzaile nagusien artean

Baleike 2015-10-21 20:04   Kultura

Ander Torriko eta Mikel Martinez zumaiarren talde berriak, Zarauzko Amenabarrek, ez du liga hasiera onena izan. 13. postuan da garaipen bakarra eta bost porrotekin. Hala ere, bi jokalari ditu maila horretako goleatzaile onenen artean, horien artean, Torriko bera.

Gure basoetako perretxikoak Alondegiko erakusketan

Baleike 2015-10-18 15:56   Kultura

Gure basoetako perretxikoak Alondegiko erakusketan

Atzo Euskal Herriko hamaika bazterretan bildutako perretxikoak ikus daitezke gaur Natur Taldeak Alondegian prestatu duen erakusketan. 

Bertso eskolak hasi dira Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015-10-16 15:01   Kultura

Bertso eskolak hasi dira Zumaian

Zumaiako Bertso Eskolaren eskutik, astean behin bertsoaz gozatzeko aukera izango dute horretarako gogoa duen herriko umeek. Ostiraletan izango dira eskolak, 17:30etik 18:30era, Foronda kultur etxean.

'Asterix eta Obelix: jainkoen egoitza' haurrentzako pelikula emango da igandean

Baleike 2015-10-16 11:52   Kultura

Haurrentzako zine saioa ere izango da igande honetan. Uderzo eta Goscinny komikigileen irudimenetik sortuta Asterix eta Obelixek protagonizatutako azken pelikula emango da: Asterix eta Obelix: jainkoen egoitza. Igandean, 16:30ean izango da saioa. Hemen duzue trailerra.

'Amama' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2015-10-16 08:43   Kultura

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu ondoren, asteburu honetan heldu da zine aretoetara 'Amama' pelikula, Asier Altunaren azken lana. Zumaian ere ostiraletik astelehenera bitartean emango da Kandido eta Manu Uranga zumaiarrak aktore lanetan dituen film hau. 

BIDEOA: Maria Mayaren 'Transfronter' laburmetraia

Baleike 2015-10-15 09:45   Kultura

Cine invisible Film Sozialak nazioarteko zine lehiaketaren zazpigarren ekitaldia hasiko da gaur Bilbon. Festibalaren atari modura, Invisible Express laburmetraien lehiaketa antolatu dute KCD gorbernuz kanpoko erakundeak eta EHUk, unibertsitateko ikasleei zuzendua. Lehiaketan parte hartu du Maria Maya zumaiarrak, hemen ikus dezakezuen Transfronter lanarekin. Arkaitz Romanelik egin ditu aktore lanak.

Italiako zinearen harribitxi batekin hasiko da zine forum denboraldi berria

Baleike 2015-10-15 06:00   Kultura

Italiako zinematografiako harribitxi batekin hasiko du Ostarrena zine klub taldeak 2015-2016 urteko zine forum denboraldia. Udazkeneko ziklo honetan bost pelikula emango dira Aita Mari zinean, eta hasteko, gaur, Paolo Virzì zuzendariaren El capital humano emango da. 22:00etan hasiko da saioa eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai 4 euroan. 

Jon Maiak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren puntuazio onena lortu du

Baleike 2015-10-12 12:41   Kultura

Jon Maiak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren puntuazio onena lortu du

Amaitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako fasea. Hurrengo fasera sailkatzea lortu duten 23 bertsolarien puntuazioak ikusita, Jon Maia bigarrena izan da atzokoan irabazle izan zen Jokin Uranga azpeitiarraren atzetik. 

Zozkatu ditugu 'Txanogorritxo' haur antzerkirako sarrerak

Baleike 2015-10-09 11:09   Kultura

Zozkatu ditugu 'Txanogorritxo' haur antzerkirako sarrerak

Igandeko 'Txanogorritxo' antzezlana ikusteko Udal Kultura Sailak emandako lau lagunentzako bina sarrera genituen Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Woody Allenen 'Irrational man', asteburuan Aita Marin

Baleike 2015-10-09 08:39   Kultura

Woody Allenen azken pelikula, Joaquin Phoenix eta Emma Stone-ek antzeztutako Irrational man emango da asteburu honetan Aita Marin. Larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean. Hemen duzue trailerra. 

BIDEOA: Euskal kostaldeko irudi ikusgarriak

Baleike 2015-10-08 15:15   Kultura

Pasaia, Urdaibai eta bereziki Zumaia eta Deba arteko itsaslabar eta harraldeko irudi ikusgarriekin osatu du bideo hau Eric Perrin-ek. Airetik hartutako irudiak dira, drone bat erabilita.