Olagarroa prestatzeko lau errezeta berri

Baleike 2017-09-18 11:51   Kultura

Olagarroa prestatzeko lau errezeta berri

Olagarroa prestatzeko aukera berriak azaldu dituzte Asturiastik etorritako sukaldariek, Torreberriko aterpean egindako erakustaldian. Hemen lau errezetak, norbaitek saiatu nahi badu:

Olarro egun jendetsu eta arrakastatsua larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-09-18 11:48   Kultura

Olarro egun jendetsu eta arrakastatsua larunbatean

Udalak herritarren partaidetza itzela azpimarratu du eta eskerrak eman dizkie herriko talde eta elkarteei egindako lan eta esfortzuagatik, beren jarduna ezinbestekoa izan delako jaia ospatzeko. Halaber, ekintza bandalikoak medio, Erribera kalea apaintzen zuten banderak hautsi izana gaitzetsi du.

BIDEOAK: Angel Embilen omenezko kontzertua

Baleike 2017-09-18 11:12   Kultura

Ostiral iluntzean Zumaiako eta Pola de Sieroko (Asturias) abeslariak elkartu ziren komentuan Angel Embil musikari ohiaren omenezko kontzertua eskaintzeko. Zumaiako Beheko Plaza eta Pola de Sieroko Angel Embil abesbatzek egin zuten kantuan. Larunbat eguerdian ere kalez kale kantuan aritu ziren bi abesbatzak. Hemen dauzkazue komentuko kontzertuko hiru pieza, tartean, bi abesbatzek elkarrekin kantatu zuten Boga boga.

Bandera batzuk kenduta agertu dira

Bandera batzuk kenduta agertu dira

Baleike 2017-09-18 10:44   Kultura

San Telmo kaleko banderak erabili dira aurten ere Olarro Egunean Erribera kalea apaintzeko. Tamalez, atzo goizean bandera batzuk falta ziren, gauean norbaitek kenduta. Batzuk aurkitu dituzte bazterren batean botata, eta orain ikusi behar denak dauden edo baten bat falta ote den, berria egiteko.

Olarro Eguneko argazki bilduma

Baleike 2017-09-18 10:37   Kultura

Batez ere goiz-eguerdi partean euri zaparradak bota zituen arren, eguraldiak eutsi zion bazkalondoren eta Olarro Eguna ospatzeko aukera izan zen larunbatean. Zopan, patatekin, arrozarekin edo brotxetan, asetzeko aukera izan zuten olagarro zaleek. Olagarroarekin prestatzeko errezeta berriak ikasteko aukera ere izan zen, Asturiastik etorritako lagunen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Kultur ikastaroetan izenak emateko epea asteazkenean amaituko da

Baleike 2017-09-17 08:00   Kultura

Asteazken honetan amaituko da Udal Kultura Sailak antolatutako kultur ikastaroetan izena emateko epea. Ohiko ikastaroez gain, aurten eskaintza beste bi saiorekin osatu da. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

750 kilo olagarro, 18.000 brotxeta

Baleike 2017-09-15 19:30   Kultura

Bihar txosnetan salduko diren olagarro brotxetak prestatzen eman dute arratsaldea dozenaka lagunek Herri Eskolako frontoian. 750 kilo olagarro ekarri dituzte aurten, eta 18.000 brotxeta inguru egongo dira bihar dastatzeko prest. Aparte, beste ehun kilo erabiliko dira herri bazkarian, eta 6,5 kilo olagarro lehor, zopa egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Baleike 2017-09-15 10:07   Kultura

Argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Oraindik ere Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko garaiz zaudete, baina ez lo hartu, astelehen eguerdian itxiko dugu eta. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake. Lehiaketan parte hartzeko beheko loturan aurkituko duzun formularioa bete baino ez duzu egin behar. Animatu, sari bikainak dauzkagu eta!

Olarro Eguneko batel estropadetako txandak

Baleike 2017-09-14 21:37   Kultura

Olarro Eguneko batel estropadetako txandak

Larunbateko Olarro Egunean batel estropadak egingo dira. Eguerdiko 12:00etan egingo dira eta bertan 36 ontzik hartuko dute parte. Gaur arratsaldean elkartu dira ordezkariak eta txanden zozketa egin dute. 

Zumaiako eta Asturiaseko abesbatzen elkartrukeko kontzertua, ostiralean, komentuan

Baleike 2017-09-14 12:33   Kultura

Zumaiako eta Asturiaseko abesbatzen elkartrukeko kontzertua, ostiralean, komentuan

Pasa den maiatzean, Beheko Plaza Abesbatzak Pola de Siero herrian (Asturias) kantatu zuen Angel Embilen omenez urtero egiten den jaialdian. Zumaian jaioa, Embil Asturiasen hil zen eta hango abesbatza askoren sortzailea izan zen. Orain, Olarro Egunarekin batera, elkartrukeko kontzertua egingo da.

Kultura eta garraio publikoa: urtebete geroago

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-09-13 22:00   Kultura

Kultura eta garraio publikoa: urtebete geroago

Orain urtebete inguru zabaldu nuen txoko hau Baleikeko Komunitatean. Ordutik zenbait gauza idatzi ditut (‘gauza’ hitza nahita erabili dut), batzuk umoretsuak, bestea haserreak edo malaletxeak eragindakoak eta batzuk nik neuk azaldu ezin ditudanak. 

San Pedro Abesbatza 'Yambambó' abestia kantatzen

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2017-09-13 13:26   Kultura

Gogotsu ekin diogu kurtso berriari, ikasteko eta musikaz gozatzeko asmoarekin, nola ez. Hemen abuztuaren 1ean eskaini genuen emanaldiko abesti bat, Caribe aldeko erritmoz betetako Eva Ugaldek guretzako idatzitako "Yambambó" abestia.

Tren zerbitzu berezia izango da Donostia Kutxa Kultur Festibaletik itzultzeko

Baleike 2017-09-13 09:32   Kultura

Tren zerbitzu berezia izango da Donostia Kutxa Kultur Festibaletik itzultzeko

[Edukia eguneratuta] Asteburu honetan Donostia Kutxa Kultur Festibala egingo da Lasarte-Oriako Hipodromoan. Ostiralean eta larunbatean goizaldera arte izango dira kontzertuak eta musika saioak jaialde honen kokaleku berrian. 

Iñigo Garcia: “Donostiako Zinemaldian egotea niretzako saria da”

Baleike 2017-09-12 20:51   Kultura

Iñigo Garcia: “Donostiako Zinemaldian egotea niretzako saria da”

Irailaren 21ean hasiko da 65. Donostiako Zinemaldia. Erakutsiko diren pelikulen artean Iñigo Garcia zumaiarrak idatzi eta zuzendutako Bi txirula egongo da. Zinemira sailean estreinatuko da eta Irizar sarirako lehian izango da. Erakusleiho honetan parte hartzeagatik pozik eta, aldi berean, urduri dagoela adierazi digu.

Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude

Baleike 2017-09-12 09:57   Kultura

Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude

Larunbatean izango den Olarro Egunean, ohikoa den bezala, herri bazkaria egingo da Beheko Plazan. Txartelak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan.