Ostegunean 20:00etan kofradian, Ainhoa eta Iñakiren alde

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Zutik 2018ko api. 12a, 08:08

Bazenekien? Apirilaren 12an, Madrilen, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin epaituko dituzte, 2013an milaka herritarrek eskatutakoa egiten ausartzeagatik: Zubietako erraustegia gelditzea.

EAJk eta PSEk sartu dute demanda, eta 41, 60... 100 milioi eskatzen dizkiete!
Swap-ak sinatu ostean denon kontura angulak jatera joan ziren haietxek!
Ainhoa, Iñaki, zuekin gaude.
Apirilak 12an, ostegunean, 20:00etan kofradian elkartuko gara.
Ekarri zarata egiteko tramankuluak. Burrunda handia sortuz erakutsiko dugu gertatzen ari denarekiko haserrea eta Ainhoa eta Iñakirekiko elkartasuna.
Inor epaitzekotan, epaitu ditzatela politikari ustelak.