Erraustegia, Zumaian ez, Zubietan ere ez!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Zutik 2017ko mai. 26a, 16:39
Bihar arratsaldean, Zubietan, MARTXA NAZIONALA!

Eguraldi ederra egingo duela, bai.

Ederki egongo ginatekeela tripaz gora hondartzan, pasieran mendian, sofa plantxatzen etxean...

Baina diru-goseak ez du perezarik, eta erraustegia egin nahi duten horiek ez bururik, ez bihotzik!

Zentzugabekeria hori egiten utziko diegu?  Kosta ahala kosta, herritar gehienen kontra? 

Aurre egiten ez badiegu egin egingo dutelako,

astindu dezagun pereza!!! 

Banaka-banaka, elkartu gaitezen bihar Zubietan zientoka!!!

Gogoratu: goiz partean hitzaldiak eta tailerrak izango dira; eguerdian, adierazpenaren irakurketa eta bazkaria; eta arratsaldean, martxa nazionala, ingurumen-zentrora bisita gidatua  ;-)

Larunbatean zumaiarrok Zubietara!