LARUNBATEAN ZUMAIARROK ZUBIETARA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Zutik 2017ko mai. 25a, 15:04

Zubietan egin nahi duten burugabekeriak (gipuzkoarrok behar ez dugun erraustegi horrek) aurrera darrai, eta guk behin eta berriz esango dugu ez dugula behar, ez dugula nahi, ez dugula onartzen, ez Zubietan eta ez inon.

Oraindik garaiz gaude auzi honetan zentzu pixka bat jarri eta asmoak birbideratzeko. Beraz, denon laguntza behar dugu gure desadostasuna azaleratu eta beste bide baten alde egiteko.

Larunbatean zumaiarrok ere Zubietan badugu zer esana!

Plan ederra proposatzen dizuegu.  Goizean Usurbilerako trena hartu eta handik bizikletaz edo oinez Zubietara joan (buelta motza eta polita). Han goiz osoan izango dira hitzaldiak, haur jolas eta tailerrak … Bazkaria ere antolatu da nahi duenarentzat.

Giro ederra ziurra da, beraz, animatu zaitezte eta egin bat gure aldarriarekin.

ERRAUSTEGIRIK EZ!!! EZ ZUBIETAN ETA EZ INON!!!!