BIHAR DENOK DONOSTIARA!!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Zutik 2016ko uzt. 27a, 14:12

Bihar, erraustegia egiteko pauso garrantzitsu bat ematera doaz: lanen lizitazioen baldintzen onarpena. Baldintzak itogarriak dira Gipuzkoar guztiontzat, eta opor garaian korrika eta presaka egin nahi dute, gu lozorroan egon gaitezen. Lapurreta "legal" bat izango da (1500 milio) hiru belaunaldi hipotekatuko dituena (2051 arte).

Bada ez dira gu entzun gabe geratuko!!!

Bihar, Gipuzkoa plazan Foru Aldundiaren aurrean elkartuko gara 11:00etan, entzun gaitzaten. Zatoz 10:00etako trenera eta elkarrekin egingo dugu bidea. Ekarri maindire zuri bat protestarako.

ERRAUSKETARIK EZ! EZ ZUBIETAN ETA EZ INON!!