Erraustegiaren lapurreta? Ez gure izenean!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Zutik 2016ko uzt. 18a, 12:01
Errausketak osasunean duen eragina gutxi balitz bezala, badira astakeria honen aurka borrokatzeko beste makina bat arrazoi. Horietako bat diru publikoaren (hau da, gure poltsikoen) lapurreta lotsagabea da.

Datozen 35 urteotan erabat lotuko gaituen esleipena sinatuko dute uztailaren 28an Gipuzkoako Foru Aldundian, eta larria da honek guztiak guregan izango duen eragina, zeren eta Zumaiako udalak 2051 artean…


– Ezingo dizkio hondakinak beste inori saldu edo eman, ezta askoz prezio edo sistema hobeak aurkituta ere.


– Udalarentzat zor hori ordaintzeak lehentasuna edukiko du beste edozein gasturen aurretik, berdin dio sozial edo beste.


– Zumaiako Udalak zorretan baleuka zaborren kontratistekiko kuotaren bat, Aldundiak deskontatu egingo dio bere diru-iturrietatik.


– Udalak ezingo du aurrekonturik onartu, baldin eta ez badu GHKk ziurtatzen zaborren kontratisten urteko ordainketak lehentasunez lotuta daudela.


– Zumaiako Udalak GHKtik irten nahiko balu, pagatu egin beharko dio –separatzearen gastuez gain– 2051ra arte onartutako kostua eta bera joateagatik gainerako udalei eragindako edozein aldaketa (hau da, inondik inora lortu ezin duen diru kopurua).
Alternatiba garbiago, merkeago eta osasuntsuagoa badela ondo demostratu denean, egin beharrik ez dagoen erraustegia eraikitzeko zor ilegitimo bat onartzera doaz, kontratista pribatu handiei opari egiteko Gipuzkoako instituzioak eta herritarrak kaltetzera doaz, erabaki kriminal bat onartuko dute.


Ez gure izenean!