San Juan suan, maskarila eta guzti!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaia Zutik 2016ko eka. 23a, 12:25

Atzo etapa berri bat hasi zuen Gipuzkoa Zutikek, ura bezala lurralde osora zabaltzeko. Eta Zumaiara ere iritsi da Zutiken erreka, errausketarik inon ez dugula nahi erakusteko.

Urak ere badaki suaren inguruan dantza egiten, eta errausketarekin SUTAN GAUDElako, gure etorkizuna eta osasuna erre eta kiskali ditzaten nahi ez dugulako, maskarila jantzita inguratuko gara San Juan sura.

Animatu zeu ere eta zatoz!  Argazki jendetsua aterako dugu!

Erraustegia geldituko dugu!