San Pedroak 2015

San Pedro eguneko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2015ko eka. 26a, 11:23

Zumaiako Udal Musika Bandan San Pedro egunean ohi dugunez, kontzertua emango dugu. Ordubatean hasiko gara Beheko Plazan.

San Pedro egun goizeko hainbat ekitaldiren ondoren, kontzertua emango dugu Beheko Plazan, ordubatetik aurrera. Hauxe da prestatu dugun egitaraua:

- El Bateo (Gran Fantasía), Federico Chueca.

- Marche au supplice, Hector Berlioz-en Sinfonia Fantastikotik (Moldaketa: Wil Van der Beek).

- Aladin, Alan Menken (Moldaketa: Willy Hautvast).

- Costa Blanca pasodoblea, Manuel Lillo.

- Barnum: join the circus, Cy Coleman (Moldaketa: Marcel Peeters).

- Star Wars (Disco March), John Williams (Moldaketa: Ton van Grevenbroek).

 

Barnum: join the circus obrak aipamen berezia merezi du. Musikal bat da, XIX. mendean bizi izan zen P. T. Barnum zirkuko enpresagizon estatubatuarrari eskainia. Hemen duzue eskuragarri musikalaren bertsio polit bat.

Bide batez, gonbidapena egin nahi diegu herritarrei su festen ondorengo dantzaldira etortzeko!