Metal Topaketak 2015: haur eta gaztetxoentzako METAL BIRA

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2015ko mai. 15a, 10:33
Gaur eta bihar artean egingo den Metal Topaketaren barruan, ZUMB Musika Bandak ume eta gaztetxoentzako Metal Bira antolatu du, larunbatean arratsaldeko lauretatik bostetara, ZUMBen entsegu aretoan.

Iazko Metal Biran bezalaxe,  tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardinoa eta tuba ezagutzeko eta probatzeko aukera izango dute parte hartzaileek era askotako jolasen bidez.
Metal sekzioko instrumentuak bertatik bertara probatu nahi dituzten haur eta gaztetxo guztiak gonbidatuta daude!

Metal Topaketen gainerako ekitaldien berri, hemen.