Musika Bandaren Elkartasun Kontzertua igandean

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2013ko abe. 20a, 15:20

Igande honetan, abenduak 22, eguerdiko 12:30 emango dio hasiera Musika Bandak urtero data hauen inguruan antolatzen duen Elkartasun Kontzertuari, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Urtero proiektu baten aldeko dirubilketa benefikoa egiten dute bandako lagunek. Aurten Zumaiako janari bankuaren alde izango da. Bertako ordezkarien hitzetan "errazago izango da dirua biltzea janaria baino, eta guk diru horrekin erosketa haundi bat egingo dugu gero beharrezkoak diren jakiak eskuratzeko".

Udalak ere bere laguntza eman nahi izan du oraingo honetan eta 600€ko  laguntza bideratu du.

Bertan izango dira udal ordezkariak ere baina ez bakarrik kontzertua ikusteko eta gozatzeko, parte hartzeko baizik. Kontzertuaren bigarren zatia oso berezia izango baita: Musika Bandak herriko zenbait talde gonbidatu ditu abestera   tartean kirolariak, irakasleak, politikariak...

Hitzordua igande eguerdian izango da. Garrantzitsua da denon laguntza. Animatu!