Larunbatean epaiketa politikoen aurkako aldarriak hartuko du Zumaia

Erabiltzailearen aurpegia zumaialibre 2014ko abu. 27a, 17:11

Larunbat honetan, Libre Eguna ospatuko da Zumaian. Talde eta pertsona askoren artean prestatu da egitaraua aurten ere, eta oraingoan epaiketa politikoen aurkako aldarria nagusituko da.

Epaiketa politikoen aurkako herri harresia irudikatuko dute abuztuaren 30ean Zumaian. Epaiketa politiko oro salatu eta irailean abiatuko den 28 gazteei eta bereziki Beñat Lizeaga Zumaiako gazteari babesa eta elkartasuna adierazteko eguna izango da Libre Eguna.

Egun osoko egitaraua antolatu da herriko eragile, talde eta lagun ugariren artean. Guztiok parte hartzeko eguna izango da, beraz. Bakoitzak gustokoen duen eran.

EGITARAUA

Goizean goiz goitibehera txapelketa eta Gaztetxeko pala txapelketa mistoko finala izango dira. 11.00etan salda goxoa hartu ahal izango da Kofradian. Jarraian, bizi-poteoa, kantu-jira eta haurrentzat jolasak izango dira herrian zehar. Ondoren, herri bazkaria. 18:30ean manifestazioa abiatuko da Beheko plazatik. Eguna amaitzeko, kontzertuak izango dira:

Brote

Toilet Warriors

Kashbad

Def con dos