Zikloturisten irteerak igande honetan hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Zikloturista Elkartea 2023ko mar. 6a, 15:00

2023. denboraldian Zumaiako Zikloturista Elkarteak iganderoko irteerekin hasi dira.

Gaur bertan, martxoak 5, hasita eta irailera arte, Zumaiako Zikloturista Elkarteak iganderoko irteerak antolatuko ditu.

Gaurko irteera Loiolako santutegira izan da, ondoren hamaiketako bikaina eginez indarrak berreskuratzeko, eta ondoren Meaga igo, Zarautzera jaitsi eta Zumaian amaitu dute itzulia.

Ibilbide eta helmuga ezberdinak izango dira urtean zehar, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroko herri ezberdinetara iritsiz. Bertan duzue egutegia eta irteerak.

Igandetako irteeren ordutegia:

  • Igandetan 09:00 etan aterako gara.
  • Ordu-aldaketaren ondoren, martxoaren 26tik aurrera, 08:30etan izango da irteera.
  • Maiatzaren 8tik aurrera, berriz, 08:00etan izango da irteera.

Udaltzaingoaren aurrean bilduko gara igandero eta Zumaiako zikloturista guztiei gonbidapena zabaltzen diegu; nahi duenak parte hartu dezake irteeretan.

Bertan ikusiko garelakoan, agur eta igandera arte!!

Zumaiako Zikloturista Elkartea