Ibilaldi arrakastatsua ospatu du Zumaiako Zikloturista Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Zikloturista Elkartea 2022ko ira. 11a, 23:04

Parte hartze eta giro bikainarekin ospatu zen Zumaiako Zikloturista Elkarteak antolatutako ibililaldia.

Urtero egiten duen bezala, Zumaiako Zikloturista Elkarteak ibilaldia antolatu du aurten ere. Irteera irailaren 3an, larunbatean, izan zen.

Ibilaldia goizeko 8:00etan Zumaian hasi eta, Azpeitiko bidea hartuaz, Mandubia igo, Salbatorera jaitsi eta, Ormaiztegi igaro ondoren, hamaiketakoa egin zuten Korta jatetxean. Atagoiti gaina menderatu ondoren, Legazpira jaitsi eta Urola bailara guztia jaitsiz, Zumaiara bueltatu ziren ibilaldia amaituz, 90 kilometro egin ondoren. Zumaian amaiera Artadiko auzoan izan zen, igoera motza baina gogorra gaindituz.

Ibilaldiari amaiera emateko Zumaiako Talaia jatetxean bazkari oparoa izan zuten.

Mila esker parte hartu zuten zikloturistei!! Datorren urtera arte!!

Zumaiako Zikloturista Elkartea