Zikloturisten lizentziak berritzeko epea zabalik da 2022 denboraldirako.

Zumaiako Zikloturista Elkarteak 2022ko lizentziak berritzeko epea irekitzen du. Igoera handia izan da lizentzian.

Berri txarrak datoz 2021 urte amaieran, izan ere 2022 urteko zikloturista lizentzia 160 € igo da. Beraz, igoera honen aurrean eta baita ere Covid19 egoera dela eta Zumaiako Zikloturista Elkarteak honakoak erabaki ditu:

  • 2022 denboraldian soilik Elkarteko bazkide egiteko 10€ ko kuota ordaintzea nahikoa da.
  • Bazkideek zikloturista lizentzia atera nahi izan ezkero, 160€ ordaindu behar dute. Gogoratu, lizentzia honek segurua barne izaten duela, beraz bizikletan gertatu daitezkeen istripuetan aseguru on bat izango genuke eta horretaz gain, proba zikloturistetan aseguruaren balioa aurreztuko genuke. Baita ere, Euskal txirrindularitza laguntzeko balio du, bertako laisterketa eta probak burutzeko beharrezkoak dituzten baliabideak lortzeko.
  • Soilik lizentzia ateratzeko 160€ ordaintzea nahikoa da.

Ordainketa egiteko epea Urtarrilak15 amaituko da. Ordainketa egiterakoan izen abizenak adierazi.

Ordainketa: LABORAL KUTXA. Kontu zenbakia: 3035 0037 49 0370022208

Oharra: Bazkide berriak argazkia bidali beharko dute wasappez: 652 72 73 28. Baita ere edozein zalantza argitzeko.

Zumaiako Zikloturista Elkartea