Zumaiako Zikloturista Elkartearen bilera deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Zikloturista Elkartea 2018ko ots. 27a, 23:04
Zumaiako Zikloturista Elkarteak bilera deitzen die bere bazkideei.
Bilera Pulpo Elkartean ostegunean, martxoak 1 arratsaldeko 19:30tan izango da. Honako gaiak landuko dira:

1- 2018 denboraldia, seilatuak, egutegia, liburuxken banatzea.
2- Seilatuen arduradunen eginbeharrak, orriak eta seilatuen banaketa.
3- Orio, Zestoa eta Azkoitiko zikloturistak seilatuekin ez dute jarraituko. Horren ondorioak.
4- Galderak eta iradokizunak.

Bilera motza baina garrantzitsua da, beraz bazkideei gonbidapena luzatzen zaie eta bertan ikusiko garelakoan, agur terdi

Zumaiako Zikloturista Elkartea