Zumaia-Lizaso ibilaldi zikloturista

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Zikloturista Elkartea 2017ko abu. 9a, 10:13

Irailak 2, larunbata Zumaiako Zikloturista Elkarteak Lizasora (nafarroa) ibilaldia antolatu du

Zumaiako Zikloturista Elkarteak urtero egiten duen ibilaldia antolatu du aurten ere. Nafarroako Lizaso herrira izango da irteera eta irailak 2, larunbatean izango da. Goizeko 7:45 Pulpo elkartearen aurrean elkartuko gara ibilaldiari hasera emateko.

Ibilaldia Zumaian hasi eta kostako bidea hartuaz, Zarautz, Orio, Usurbil eta Hernani igaro ondoren, Goizuetara iritsiko gara. Goizuetan hamaiketakoa egingo dugu, indarrak berreskuratzeko. Goizuetatik Basa-Kabira igoko gara, igoera luzea, baina malda gutxikoa. Bertatik Saldias herrira jaitsi eta beste igoera gogor bat izango dugu, baina azkena denez indarrez gaindituko dugu. Jeitsiera Larraintzarrera eta bertan izango dugu merezitako atsedena eta bainua bertako igerilekuetan.

Bazkaria Lizaso herrian izango dugu, Orgi jatetxean. Orgi jatetxea

Bazkari oparoaren ondoren, autobuses itzuliko gara Zumaira.

Hemen ibilbidearen mapa:

https://www.bikemap.net/es/route/4100056-zumaia-goizueta-lizaso/

Izena emateko epea irekita dago eta abuztuak 27 itxiko da. Bazkideak 45€ eta bakide ez direnak 55€ ordaindu beharko dute izena ematean. Ordainketa egiteko, Laboral Kutxako zbk: 3035 0037 49 0370022208. Izena ematean Izen abizenak adierazi, mesedez.