2017 urteko odol ateraketen datak Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2017ko urt. 9a, 11:32

Urte Berri On Zumaiar guztiei!! Gipuzkoako odol emaileen elkarteak 2017an Zumaian egingo dituen ateraketa datak bildatzen dizkizuegu.

Aurten ere bi hilabetetik behin izango dira gure herrian ateraketak. Jubilatuen etxean 17:30etatik 20:30etara.

Aldaketa txiki bat egin behar izan dugu eta hemendik aurrera txandak hartzeko zenbakiak 17:00tatik aurrera emango dira, ez lehenago.

Aurrenengo saioa datorren astean izango da. Hauek dira urte guztiko datak:

  1. urtarrilak 11
  2. martxoak 8
  3. maiatzak 10
  4. uztailak 5
  5. irailak 20
  6. azaroak 15

Mila esker zuen laguntzagatik!

Odol Emaileen elkartea (zumaiako taldea)