Ohorezko mailako gizonezkoen denboraldia larunbatean hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko ira. 8a, 23:32

Partida arratsaldeko 17:00etan izango da Aita Mari futbol zelaian.

Aurreko denboraldian ohorezko mailara igotzea lortuta, Zumaiako Futbol Taldeko ohorezko mailako mutilek lehen jardunaldia edukiko dute larunbat honetan Eibar S.A.S. B-ren aurka.

Txapelketa asteko aurkari gogorra dute zumaiarrek Eibar taldea, baina gogotsu eta indarrekin daude partidari aurre egiteko.

Futbol zelaira sartzeko sarrera jarriko da; bazkide izan nahi dutenek zelaiko atean izena emateko aukera izango dute. Bestalde, bazkide direnek 2022-2023 txartela sarreran jasotzeko aukera izango dute.

Aupa Zumaiako!!!