Urteroko zozketak hasi dira Zumaiako Futbol Taldeko bazkideen artean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko urr. 12a, 14:00

Oparia eta txartelak tabernan jaso daitezke.

Urtero egin ohi dugun bezala, 2021/2022 ikasturtean ere zozketak izango dira Zumaiako Futbol Taldeko bazkide direnen artean. Hilabete honetan, Realeko arropa sortaren zozketaren irabazlea Egoitz Diaz izan da.

Oparia futbol zelaiko kantinan jaso daiteke. Asteburutan etxeko partiduen ordutegia dauka.

Gogorazi nahi da, bestalde, aurtengo bazkideen txartelak prest daudela; txartel hauek jasotzeko kantinatik pasa eta bertan ordaindu behar da.

Zumaiako Futbol Taldeko zuzendaritza.