Asteburu honetan irekiko da 2021-2022ko liga Aita Mari Futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko ira. 9a, 21:36

Ohorezko kadeteek izango dute ligako lehen partida aurtengo denboraldian.

Ohorezko kadeteek irekiko dute aurtengo 2021-2022ko liga Aita Mari Futbol zelaian. 10:15ean jokatuko dute larunbatean ligako lehen partida. 

Arratsaldean berriz, ohorezko jubenilak jokatuko du ligako partida. 16:00etan izango da, Aita Mari futbol zelaian.

Ligaz aparte, lagun arteko partidak izango dira larunbatean: 12:30ean Erregional mailakoek jokatuko dute, eta arratsaldean, berriz, Kadete 1ak jokatuko du, 18:30ean.

Igandean, berriz, 9:30ean Infantil Txikik triangular bat jokatuko du. Honetaz aparte, 12:15ean ohorezko infantilek izango dute partida. Arratsaldean, Jubenilak 1-ak jokatuko du, 16:00etan. Igandeko partida denak, lagun artekoak izango dira.

Preferente mailako gizonezkoek etxetik kanpo jokatuko dute, Urnietan, 16:00-tan.

Kadete neskek etxetik kanpo jokatuko dute, Azpeitian. Erregional neskek ez dute azkenean partida jokatuko aste honetan.

Aita Mari futbol zelaiak %60ko aforoa du. Beraz, tokia soberan izango da futbol zelai barruan partidak ikusteko. Futbol zelai barruan derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea eta ohar bezala ez kentzea behartzen da.

Taberna ere irekita egongo da futbol zelaian. Derrigorrezkoa da tabernan erositako edari-janariak eserita kontsumitzea. Horretarako, tabernaren aldamenetan jarleku gorriak erabili daitezke eta mahai eta eserleku berriak jarri dira herri eskola aldean, jendeak erabili ditzan tabernako edari janariak bertan kontsumitzeko.