Z.F.T.ren zuzendaritzak Irailaren 1ean Aita Mari futbol zelaian bizitako egoera salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko ira. 2a, 22:35

Futbol zelai kanpotik oihu iraingarriak eta portaera lotsagarria.

Zumaiako futbol taldearen zuzendaritzak Irailaren 1ean Aita Mari futbol zelaian bizitako egoera onartezina salatu nahi du.

Zumaiakoren eta Elgoibarko kadeteek lagunarteko partida zuten eta neurketa jokatzen ari zen bitartean, futbol zelai kanpotik, Herri Eskolako aterpegunetik 15-17 urte bitarteko gaztetxo batzuek oihu iraingarriak egin zituzten Elgoibarko jokalari kadeteen aurka. Entzundako oihuak homofoboak eta arrazistak ziren, listua ere bota zieten Elgoibarko gaztetxoei.

Zumaiako futbol taldeak publikoki salatu nahi du herriko adin txikiko hauen jarrera eta bide batez horrelako jarrera oro gaitzetsi. Zumaiakok herritarrei dei egiten die eta bereziki gaztetxoei horrelako jarreren aurrean beste aldera ez begiratzeko eta guztion artean, elkar errespetatuz kiroltasuna eta gizalegea  sustatu eta bultzatu ditzagun. Kirola gozatzeko da eta gazteak hezitzeko ere balio behar du, helburu horretan bidelagun izango da Zumaiako futbol taldea eta gonbitea luzatzen dizuegu gazte eta helduoi; guztion artean lortuko dugu.

Ez dugu jarrera homofobo eta arrazistarik onartuko!