Futbol eta eskubaloi eskolen arteko akordioa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko abu. 27a, 20:10

Bi kiroletan parte hartzeko aukera emanez gazteei.

Lehengo urtean bezala, aurten ere Zumaiako F.T-k eta Pulpo eskubaloi taldeak akordioa sinatu dute Alebin mailan bi kiroletan parte hartu nahi duten gazteentzat zuzenduta.

Akordio hau lehen eta bigarren urteko Alebin mailan, bai futbol eta bai eskubaloi eskoletan, dauden jokalariei irtenbide bat emateko sortua da. Akordio honekin, entrenamenduak eta partiduak egun eta ordu berdinean tokatzen bazaizkio jokalariari, erregulazio orekatu baten bitartez jokalariak bi kirolak egin ahalko ditu.

Adin hauetan hainbat jokalari egon ohi dira bi kiroletan parte hartzen. Beraz, bietako entrenamenduetan–partiduetan aritzeko izugarrizko zailtasunak izaten dituzte. Guzti hau errazteko eta arazoak ekiditeko asmoz, bi kiroletako ordutegiak koordinatuz, elkarlanean arituko dira 2021-2022 denboraldian Z.F.T eta Pulpo eskubaloi taldeak, bi kiroletan parte hartzeko aukera emanez gazteei.

Bai eskubaloko eta bai futboleko zuzendaritzek entrenamendu-partiduen ordutegiak zehaztuta dituztenean, gazte bakoitzari egutegi pertsonala emango zaio eta bertan aurrez erabakita izango du zein kirol egin behar duen 2021-2022 denboraldian.