Preferenteko taldea, txapeldun!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko eka. 21a, 17:55

Larunbatean irabazi zuten finala (2 -0) Urki C.D taldearen aurka.

Larunbatean jokatu zuten Elgoibarreko Mintxeta futbol zelaian preferente ekipoko mutilek merezitako finala. Partida denbora guztian eduki zuten zumaiarrek kontrolpean. Lehendabiziko zatia bukatzear zegoela, zumaiarrek penalti bat huts egin zuten.

Bigarren zatia 0–0 hasi zuten. Partida bukatu baino pare bat minutu lehenago Ivanek sartu zuen 1–0aren gola. Urkikoek gorantz jokatu zuten, baina zumaiarrek joko aldaketa hori aprobetxatuz, bigarren gola egin zuten. 2–0aren golegilea Iker izan zen.

Zumaiarrek merezita irabazi dute kopa hau. Aurten ez da izan ez igoerarik ez jaitsierarik, baina partidak 100%ean gogoz eta indarrez jokatu dira.

Kopa Manu Diaz Gipuzkoako Federazioko lehendakarien eskutik jaso zuten zumaiarrek, eta horretarako Zumaiako preferente eta erregional mailako kapitainak hurbildu ziren bila; alde batetik Mikel Etxabe, eta bestetik Ioritz Yeregi. Keinu hau bi taldeen elkarlanaren adierazgarri izan zen.

Bi talde horien elkarlana eta jokalarien lotura izan dira aurtengo gakoa Zumaiako Futbol Taldearentzat, eta hurrengo urteko oinarriak izango dira urrezko postuetan egoteko, eta hainbeste nahi dugun igoera lortzeko.

Zorionak jokalari entrenatzaile eta laguntzaile guztiei.

AUPA LANDER!!!!!

GORA ZUMAIAKO!!!