Salma Medji kadete mailako jokalaria deitu dute Realarekin teknifikatzera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko eka. 11a, 10:00

Teknifikatzeko bi saio egingo ditu Realarekin.

Zumaiako kadete mailako taldean jokatzen du Salma Medjik. Realaren teknifikazio saioetan ari da lanean orain; saio horiek ekainaren 8an hasi ziren. Beste deialdi batean ere hartuko du parte dena den, ekainaren 22an. Entrenamendu horiek guztiak Realaren Zubietako instalazioetan egingo ditu.