Neskak txapeldun!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko eka. 6a, 12:22

Zumaiako futbol taldeak 2 eta 0 irabazi zuen Irungo Mariño taldearen aurka.

Neskak Hernanin finala irabazi zuten atzo Irungo Mariño C.D taldearen aurka. Hasierako minutuetan Jokin Gorostolak agintzen duen ekipoa urduri irten zen zelaira. Urduritasun horrek ez zien utzi nahi zuten jokoa egiten. Minutuak pasa ahala, urduritasun hori desagertzen joan zen eta ordun etorri zen gola. Lehena Nahia Vazquezek sartu zuen buruz korner baten ondorioz. Golaren laguntzarekin konfiantza hartu eta sendotasuna erakutsi zuten atzealdean.

Bigarren denboran, berriz, Amaia Agirrek sartu zuen bigarren eta azken gola. Mariño taldekoek gora egin zuten, eta Zumaiarrek markagailua handitzeko aukerak eduki zituzten. Azkenean 2-0 zumaiarren alde; KOPA ETXERA.  ZORIONAK NESKAK!!!