Aste honetan finala, finalerdia eta final laurdenak Zumaiako F.T. taldeetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko eka. 1a, 22:44

Asteburu honetako futbol partiduen ordutegia.

Lehengo astean erregional mutilek partidua irabazi zuten Antigua Luberriren aurka; azken emaitza 2 – 1 zen Zumaiakorentzat. Partidua oso ondo hasi zuen Pinillak agintzen duen taldeak eta zumaiarrak 2 - 0 irabazten hasi ziren, Ibon Urrestillak egin zuen lehen gola eta bigarrena, berriz, Anderrek. Partiduaren bigarren zatian Antigua Luberrik sartu zuten gola eta horren ondorioz partidua oso parekatuta bukatu zen.

Garaipen horren ondorioz, zumaiarrek, finalerdietarako txartela irabazi zuten eta asteburu honetan kanpoan jokatuko dute partida Astigarragako Mundarroaren aurka. Partida Zarkumendegi zelaian izango da larunbatean, 16:00etan. Ea mutilek finalerako txartela ekartzen duten, merezita dute eta.

Preferenteko mutilek, berriz, final laurdena jokatuko dute Aita Mari futbol zelaian; partidua igandean 16:30ean izango da eta Roteta C.D izango da aurkaria.

Ohorezko jubenilek ere final laurdenetarako txartela lortu zuten; haiek kanpoan jokatuko dute aste honetan, Hondarribiaren aurka. Partidua larunbatean izango da, goizeko 11:00etan, Ondartza-Anexo futbol zelaian. Gogoz daude jokalariak, eta konfiantza handiarekin haiek ere, finalerdietako postuaren bila.

Azkenik, jada finalean daude erregional neskak. Partida Mariño C.D. taldearen aurka izango da; jokatzeko futbol zelai neutral bat izendatu da eta Zumaiakoko neskek Hernaniko zelaian jokatuko dute liga honetako finala, 16:00etan. Aste honetan serio eta gogor entrenatzen ari dira, liga etxera ekartzeko. Aurtengo txapelketarekin lan bikaina egin dute Zumaiako F.T. neskek.