Errealarekin teknifikatzera deitu dute Elena Lizarralde kadete mailako futbol jokalaria

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko mai. 25a, 20:01

Hiru saio egingo ditu Errealaren teknifikazio entrenamenduetan.

Kadete mailako nesken taldean jokatzen du Elena Lizarralde futbol jokalariak, eta Errealeko teknifikazio saioetan ari da lanean une honetan. Maiatzaren 18an hasi ziren saio horiek, eta Errealaren beste bi deialditan parte hatuko du Zumaiako jokalariak; hain zuzen, maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean. Entrenamendu horiek guztiak Errealaren Zubietako instalazioetan egingo dituzte.