Zumaiako Errealarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko mar. 28a, 22:57

Zumaiako futbol taldeak jaso du bere bandera Errealaren aldetik.

Zumaiako Errealarekin hitzartutako kluba denez, bere bandera jaso du Errealaren eskutik. Aurrez aurreko ekintza, martxoak 26an izan zen Azpeitiko futbol zelaian, eta bertan Errealeko arduradunek banderak banatu zizkien bailarako ekipoei. Denera bederatzi bandera banatu ziren: Zumaiako, Lagun Onak, Ikasberri, Anaitasuna, Zestoa, Zarautz, Getaria, Orioko eta Mutriku.

Gipuzkoa mailan Errealak 89 hitzartutako ekipo ditu eta denek jaso dute bandera bana, Errealarekin bat daudela goraipatzeko. Ea ba Kopako finala Donostiarantz datorren, merezi dute eta Errealeko jokalariek baita, errealzale guztiek ere.  

Hau dela eta, Zumaiako klubeko talde guztiek argazkiak ateratzen ari dira aste hontan jasotako banderarekin eta Zumaiako Facebook_ean igoko dira argazkiak jendeak ikus dezadan.

GORA ERREALA!!!