2020-2021 sarrerak Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko mar. 16a, 22:19

Martxoak 19-21 asteburuko partidak.

Gaur egungo egoeran Eusko Jaularitzak Kirol instalazioetan ikusleen sarrera debekatuta du. Federazioaren eta kiroldegiaren baimenarekin, jokatzen ari diren talde bakoitzetik 8 ikusle sartzeko baimena dugu etxeko partiduetan.

Zuzendaritzaren erabakiak jarraituz, hauek izango dira sarrerak lortzeko arauak:

Oinarrizko  taldeetan, hau da, ohorezko Jubenil mutilak, Jubenil 1º mutilak, ohorezko kadetea, kadete 1º mutilak eta kadete nesken taldeetan, sozio/a diren jokalarien gertuko batek edukiko du aukera partidua ikustera sartzeko.

Senior mailako taldeetan, hau da, preferente mutilak, Erregional neskak eta erregional 1º_ko taldeetan, sarrerak lortzeko, bazkide txartel gorriarekin agertu beharko du futbol zelaiko ate printzipalera.

Sarrera banaketak ostegunetan izango dira eta ordua 18:45-tatik 19:15-tara izango da. Sarrera kopurua txikia denez, behin eta sarrera guztiak banatu ezkero, takila itxiko da. Lehentasuna sarrera jasotzeko ordutegia izango da, esandako ordu tarte horretan.