Zorionak eta urte berrion. Z.F.T. !!!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2020ko abe. 24a, 17:12

Gabon zoriontsuak opa ditugu Z.F.T-tik.

Urte zaila daramagu 2020 hau, COVD-19 dela eta Martxoan dena bertan behera lagatzea erabaki zen Osasun zailetik, Abuztuan entrenatzen hasi ginen normaltasun baten bila, baina azken hilabeteak ere nahasiak izan dira; konpetizioa gelditu era bat, eta entrenamenduak egiteko arazoak; oraintxe ateak itxi eta oraintxe ateak zabaldu.

Pandemia honi aurre egiteko neurriak hartuta eta hainbat protokolo idatzita, Patronato eta Udaletxeari aurkeztu, Zumaiako futbol zuzendaritza positiboki ikusten du futbol zelaian ariketa egitea. Alde batetik ez dira egon kutsadura kasurik eta bestalde jokalarien seriotasuna eta ardura emandako pausuetan oso ona izan da. Aparteko puntu bat komentatzeko eta txalotzeko, azken entrenotan jokalari batzuk beraien aldetik jarritako prebentzio estrak, musukoak erabiltzea derrigortuta ez egon arren.

Hau dena esanda, izan gaitezen EREDU futbol zelaian eta are gehiago kalean ere. Ez ditzagun berriz zelaiko ateak itxi eta pentsa dezagun, infantil mailakoek oraindik ezin dutela entrenatu eta gure futbol eskolako neska mutilek aspalditik prest daudela boten lokarriak lotzeko eta zelaira salto egiteko, azken hauek ez bait dute izan aukerarik orain arte. 

Gabon Zoriontsuak eta osasuna opa dizuegu denori Zumaiko Futbol Taldetik!!!!        

    

 

                                                                     Zumaiako Futbol Zuzendaritza