Zumaiako Futbol Taldearen oharra

Erabiltzailearen aurpegia

COVID-19a dela eta, futbol partidarik eta entrenamendurik ez da izango Aita Mari futbol zelaian.

Zumaian bizi dugun COVID-19ak sortutako egoera dela medio, eta udalaren, Eusko Jaularitzaren eta futbol federazioen irizpideak kontuan hartuz, futbol partidak bertan behera geldituko dira asteburu honetan eta baita hurrengoan ere. Entrenamenduak, berriz, era honetan geldituko dira:

  • Futbol eskola eta Infantil mailako jokalariek ezin izango dute entrenatu hurrengo bi asteetan.
  • Kadete mailatik aurrera nahiz eta entrenamenduak egiteko irizpideak izan Osasun Sail, jaurlaritza eta federazio aldetik, egoera nola dagoen ikusita, entrenamenduak bertan behera geratuko dira hurrengo asteko ostegun edo ostiralera arte. Entrenamendu hasierako deialdia, talde bakoitzak jasoko ditu Whatsappez bere arduradunen bitartez.
  • Zumaian, Osakidetzak PCR masiboak programatuta dituela kontuan hartuz, Zumaiako Futbol Taldeko zuzendaritzatik jokalari eta entrenatzaileak gonbidatzen ditugu probak egitera. Zuzendaritzaren ikuspuntutik ez da inor behartzen probak egitera, baino era seguru batean entrenamenduak hasteko baliabidea ikusten dugu.

Neurri hauek harturik eta orain arte eraman dugun protokolo zuzena eramanez, berriz ere futbolean modu seguru batean izango gara laster entrenatzen eta lehiatzen. 

Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza