Asteburu honetan liga hasiera Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia

Aste buru honetan 2020-2021 ligari hasiera ematen zaio Aita Mari futbol zelaian. Futbol zelaira sartzeko derrigorrezkoa izango da sarrera edukitzea.

Sarrerak bazkideek jaso beharko dituzte futbol zelaiko ate printzipalean; astero sarrerak banatzeko eguna osteguna izango da, 18:45etik 20:15etara.

Sarrera jasotzeko derrigorrezkoa izango da bazkide txartela aurkeztea. Bazkide txartela oraindik jaso ez dutenek, sarrera jasotzerakoan eska dezakete, horretarako NAN agiria aurkeztu beharko du.

Urriaren 17-18ko astebukaerako partidak hauek dira Aita Mari Futbol zelaian:

Preferente mutilak:  Zumaiako – Usurbil. Larunbata 17. Ordua: 16:30.

Ohorezko Kadete mutilak:  Zumaiako – Arrasate. Igandea 18. Ordua: 11:00.

Ohorezko Kadete neskak: Zumaiako – Goierri gorri. Larunbata 17. Ordua 10:00.

Kanpoan jokatu beharreko partiduak Urriak 17-18-ko asteburuan:

Erregional neskak: Urola - Zumaiako. Larunbata 17. Ordua: 16:00.

Ohorezko jubenilak: Ordizia- Zumaiako. Larunbata 17. Ordua 16:00.

Oharra: Sarrerarik gabe ezin izango da futbol zelaian sartu.