2020-2021 denboraldian Aita Mari futbol zelaian sarrerak lortzeko argibideak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2020ko urr. 8a, 20:30

2020-2021 Futbol liga hastear dago. COVID-19 egoera dela eta, aurtengo futbol ligan ikusle kopurua mugatua izango da Aita Mari futbol zelaian. Ikusleen kopurua jarlekuen arabera dago mugatua, eta segurtasun neurriak betetzeko 60 jarleku izango dira denera.

Ikusleek futbol zelaira sartzeko, partidu bakoitzeko sarrera lortu beharko du. Sarrera bakoitza partidu zehatz batentzako izango da. Sarrera horiek Zumaiako Futbol taldeko bazkideen artean banatuko dira.

Z.F.T-ko bazkide nola egin
Zumaiako futbol taldeko bazkide izateko urteko 40 euroko kuota ordaindu beharko du ikusleek; jubilatuek, berriz, 30 euro.

  • ZUMAIAKOREN KONTU ZENBAKIAK:
    KUTXABANK: ES14 2095 5174 9110 6148 9679
    LABORAL KUTXA: ES09 3035 0037 4103 7004 7227

Bazkideek astebukaerako bi partidu ikusteko sarrerak jaso ahalko ditu eta lehentasuna edukiko dute Preferente, 1. erregional eta erregional nesken partiduetarako.

Partidu horretako aforoa bete eta gero, ezin izango dira sarrera gehiago banatu. 60 sarrera izango dira banatu beharrekoak partidu bakoitzeko.

Ikusleak sarrerik gabe ezingo dira futbol zelaira sartu.

Jubenil, kadete eta infantil mailako jokalariak ere bazkide egin daitezke, kasu honetan bazkide txartelaren kolorea berdea izango da: bazkide egin ahal izateko, urteko 15 € ordaindu beharko dute.

Lehen komentatutako mailako jokalari bakoitzak, Aita Mari futbol zelaian jokatzen duenean, astero sarrera bat jasoko du bere partidua ikustea joan daitezen. Bazkide egin ezkero, ostegunean bigarren sarrera eskuratzeko aukera izango du (sarrera banaketan) eta bere partiduan bi ikusle eraman ahal izango du.

Sarreren banaketa
Sarreren banaketa, astero, ostegunetan egingo da, 18:45etik 20:15era futbol zelaiko sarrera nagusian. Sarrera jasotzeko derrigorrezkoa izango da Z.F.T-ko bazkide txartela erakustea eta bertan gehienez bi partida aukeratzea edukiko du bazkideak.

Partidak eta arauak
Partida egunean, atea patidoa hasi baino 15 minutu lehenago irekiko da. Futbol zelaira sartzeko derrigorrezkoa izango da sarrera aurkeztea. COVID-19 protokoloa jarraituz, zelaira sartzeko musukoa derrigorrezkoa izango da jantzita eramatea eta momentu guztietan jarrita izan beharko du ikusleak. Eskuak sarreran garbitu eta gradetan margotutako eserlekutan jarri beharko da; ikusleak ezin izango du gradatik irten eta eserita egon beharko du partida guztian.

Partida hasi eta berehalaxe, futbol zelaiko ateak itxiko dira, beraz aurten puntualitatea eskatuko da partidetara sartu ahal izateko. Partidan zehar ezin izango da jarlekutik mugitu eta bukaeran, agindutako atetik irten beharko a ilaran distantziak mantenduz. Irteeran eskuak garbitzeko aukera emango zaie ikusleei.

Liga hasiera

Ligaren hasiera hemendik astebetera izango da, eta hauek izango dira lehengoz jokatuko duten ekipoak:

Urriak 17/18ko asteburua:

  • Preferente taldea.
  • Ohorezko erregional neska taldea.
  • Ohorezko jubenilak.
  • Ohorezko kadete mutilak.
  • Ohorezko kadete neskak.

Urriak 24/25-ko asteburua:

  • Preferente taldea.
  • Ohorezko erregional neska taldea.
  • Erregional mutil taldea.
  • Ohorezko jubenilak.
  • 1. Jubenil mutil taldea.
  • Ohorezko kadete mutilak.
  • Ohorezko kadete neskak.
  • 1. Kadete mutil taldea.