Zumaiako futbol eskolan izena emateko gida

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2020ko uzt. 7a, 18:24

Futbol eskolan izena emateko epea bihar zabalduko du Zumaiako Futbol Taldeak. Izenak abuztuaren 8ra arte eman ahal izango dira. 

COVID-19a dela eta, aurten, izen ematea posta elektronikoaren bitartez egingo da. Izen-abizenak emateko, helbide honetara bidali beharko da mezua: zumaiako@zumaiako.com.

Horretarako, mezuan datu hauek egon beharko dira: 

  1. Haurraren izen-abizenak
  2. Haurraren jaiotze data
  3. Guraso baten izen abizenak eta telefono zenbakia. 
  4. Ordainagiria (argazki bat atera eta helbidean txertatu). 

Azken puntu hau bete ahal izateko, ordainketa ondorengo kontu zenbakian egin beharko da: Laboral Kutxako ES09 3035 0037 41 0370047227.

Kuotak:

  • Benjamin aurrenengo urtea 2012 Neska/ Mutilak -- 75 € (Entrenamendu eta partiduetako arropa behar duenak aparte erosi beharko du). Astean entrenamendu bat (ordu bat). 
  • Benjamin bigarren urtea 2011 Neska/ Mutilak -- 75 € (entrenamendu eta partiduetako arropa behar duenak aparte erosi beharko du). Astean entrenamendu bat (ordu bat). 
  • Alebin aurrenengo urtea 2010 Neska/ Mutilak -- 75 € (entrenamendu eta partiduetako arropa behar duenak aparte erosi beharko du). Astean entrenamendu bat (ordu bat). 
  • Alebin bigarren urtea 2009 Neskak -- 75 € (Partiduetako arropa klubak utziko dio). Astean entrenamendu bat (ordu bat). 
  • Alebin Bigarrengo urtea 2009 Mutilak -- 105 € (Partiduetako arropa klubak utziko dio). Astean bi entrenamentu (Bi ordu ).

Oharrak:

  1. Alebin maila: 2009-2010 jaiotako neska/mutilak futbola eta eskubaloi kirolak egiteko asmoarekin. Ikusita 2019-2020 urtean futbol eskolako eta eskubaloi eskolako partiden egutegia ia bera dela, eta aurten ere berdin izango delakoan, akordio bat sinatu da futbol eta eskubaloi kiroletan udalaren babesarekin. Akordio hau talde bakoitzeko entrenatzaileek banatuko dituzte bere WhatsApp-eko taldeetan eta Zumaiako Futbol Taldeko sare sozialetan ere zabalduko dira. 
  2. Edozein galdera edo iradokizun helbide elektroniko honetara bidali: zumaiako@zumaiako.com, edo taldearen entrenatzailearekin harremanetan jarri.