Zumaiakoko alebinetako Eneko Mujika jokalariak Realak antolatu dituen teknifikazio entrenamendu saioetan parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2020ko urt. 20a, 09:51

Guztira, lau entrenamendu egingo ditu Zubietan.

Zumaiakoko alebinetako jokalaria den Eneko Mujikak Realak antolatu dituen teknifikazio entrenamendu saioetan hartuko du parte. Lehen entrenamendua datorren astelehenean egingo du 19:15etan Zubietako Gorabide eraikinean. Hurrengo entrenamendua otsailaren 10ean egingo du toki eta ordu berdinean, eta azkenengo bi entrenamenduak martxoaren 2an eta 9an izango ditu, hauek ere Zubietan.