Abenduaren 28an alebin nesken txapelketa ospatuko da Zumaiako Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2019ko abe. 26a, 19:11

Zumaiakoko alebin nesken 2 taldek hartuko dute parte txapelketan. 4 taldeko 2 multzo egongo dira, talde bakoitzeko lehen bi taldeek Championsa jokatuko dute eta beste biek Uefa. 10:00etan hasiko dira norgehiagokak.

Abenduaren 28an alebin nesken txapelketa ospatuko da Zumaiako Aita Mari futbol zelaian. Zumaiakoko alebin nesken 2 taldek hartuko dute parte txapelketan. 4 taldeko 2 multzo egongo dira, talde bakoitzeko lehen bi taldeek Championsa jokatuko dute eta beste biek Uefa. Hasierako partiduek (lehenengo argazkian) 12 minutu iraungo dute. Finalerdiak (bigarren argazkian) 15 minutukoak izango dira eta finalak 20 minutukoak. Hemen taldeak eta ordutegiak. 
A multzoa:
Zumaiako A
Eibar
Zarautz B
Tolosa
B multzoa:
Zumaiako B
Touring
Zarautz A
Lagun Onak