Infantil Txikiko jokalariak 6 entrenamendu egingo ditu Realarekin

Mikel Zearretak Realarekin teknifikazio entrenamendu saioak egingo ditu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2019ko ira. 20a, 14:05
Bi entrenamendu egin ditu jada eta astelehenean egingo du hurrengoa.
Mikel Zearretak, Infantil txikiko jokalariak, 6 entrenamendu egingo ditu Realarekin. Lehenengo biak eginak ditu jada eta hurrengoa astelehenean egingo du Zubietako Gorabide eraikuntzan 19:15etan. Azken entrenamendua, urriaren 14an egingo du Zarautzeko Asti futbol zelaian arratsaldeko 19:15etan.