Zumaiakoko Futbol Eskolak 2019-2020 denboraldirako entrenamenduetako ordutegiak finkatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2019ko eka. 11a, 17:22

Izena emateko epea irekita dago jada, 2011tik 2008ra bitartean jaiotakoek (bi urteak barne) izena emateko aukera izango dute ekainaren 30era arte.

Inskripzio orrialdeak Kiroldegian eta Aita Mari futbol zelaian daude eskuragai. Horiek betetakoan, toki horietan utzi behar dira orrialdeak ordainketa agiriarekin.

Hauek dira entrenamenduetako ordutegiak 2019/2020 denboraldirako;

  • Benjamin eta alebin neskak: ostegunetan 17:00etatik 18:00etara.
  • Benjamin mutilak 2011: astelehenetan, 17:00etatik 18:00etara.
  • Benjamin mutilak 2010: astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara.
  • Alebin mutilak 2009: asteazkenetan 18:00etatik-19:00etara.
  • Alebin mutilak 2008: asteartetan, 17:00etatik 18:30era.