Zumaiakoko alebinak laugarren geratu dira Jose Angel Iribar txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2019ko api. 19a, 15:02
Emaitzarekin oso gustura gelditu dira. 3 eta 4. posturako norgehiagokan Athletiken aurka galdu dute.
Gaur jokatu dute Zumaiakoko alebinek Zarautzeko Asti futbol zelaian Jose Angel Iribar txapelketa. Oso gustura geratu dira emaitzarekin, izan ere, laugarren postua lortu dute. 
D multzoan jokatu dute eta honako emaitza hauek lortu dituzte;
Zumaiako 0-0 Orio
Zumaiako 3-0 Danena
Zumaiako 2-0 Arnedo

Final Laurdena:
Zumaiako 2-1 Aurrera Ondarroa

Final Erdia:
Orio 2-1 Zumaiako

3 eta 4. postuak:
Athletic 5-2 Zumaiako