Zumaiakoko infantil txiki taldeak Realak antolatzen duen XXXV. nazioarteko Real Sociedad txapelketaren lehen fasea gainditu du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2019ko urt. 7a, 18:47

Aurreko asteko ostiralean jokatu zen txapelketaren lehen fasea, H multzoko norgehiagokak Aita Mari futbol zelaian jokatu ziren.

Aurreko asteko ostiralean jokatu zen Zumaiako Aita Mari futbol zelaian Realak antolatu zuen XXXV. nazioarteko Real Sociedad txapelketaren lehen fasea. Zumaiakok garaitu zuen H multzoa 6 punturekin eta 2 goleko aldearekin. Ez zuen norgehiagoka bat bera ere galdu eta ez zuen golik jaso jokatu zituen lau partidutan. Hauek izan ziren Zumaiakoren emaitzak;

Sanse 0-0 Zumaiako
Anglet 0-0 Zumaiako
Zumaiako 2-0 Internacional
Zumaiako 0-0 Pasaia

Sailkapena
1. Zumaiako 6 puntu, +2 goletan
2. Sanse 6 puntu, +1 goletan
3. Pasaia 6 puntu, +1 goletan
4. Anglet 4 puntu
5. Internacional 2 puntu


Denboraldi ederra egiten ari da Aitor Manterolak zuzentzen duen taldea, izan ere, ohorezko infantiletarako sailkatzeko txartela ia eskuartean dutelako. Hurrengo fasea martxo bukaeran edo apirila hasieran jokatuko da.