Zumaiakok Championsa irabazi du 2007 eta 2008 urteko alebin nesken txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko abe. 28a, 16:34

Lau taldeko bi multzotan banatu dira taldeak. Lehenengo biek Championsa jokatu dute eta azkenengo biek UEFA jokatu dute.

Sailkatze fasean (Anaitasuna, Mutriku eta Touring A-ren aurka jokatu dute) bigarren gelditu diren arren, Championseko finalerdia eta finala irabazteko gai izan dira Zumaiakoko alebin neskak. Finalerdia 2-1 irabazi dute Touring B-ren aurka eta finalean Anaitasuna talde indartsuari 1-0 irabazi diote.

UEFA Eibarrek irabazi du Lagun Onak taldea garaitu eta gero.